Lau funtzio
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETB2k eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute "Otello", ABAO Bilbaoren denboraldia itxiko duen opera

Jorge de Leon, Ermonela Jaho eta Claudio Sgura dira Verdiren operaren protagonistak, eta maiatzaren 17, 20, 23 eta 26an oholtzaratuko dute, Euskaldunan. ETB2k eta eitb.eus-ek lehen emanaldia, larunbatekoa, emango dute, zuzenean, maiatzaren 17an, 19:00etan.
"Otello"ren 2015eko bertsioa. Argazkia: E. Moreno Esquibel.
"Otello"ren 2015eko bertsioa. Argazkia: E. Moreno Esquibel.

ABAO Bilbaok Otello Giuseppe Verdiren opera aurkeztuko du 73. denboraldia ixteko, maiatzaren 17, 20, 23 eta 26an, Euskaldunan, Bilbon. Francesco Ivan Ciampa maisuak Kyiv Symphony Orchestra zuzenduko du, Jorge de Leonen (Otello), Ermonela Jahoren (Desdemona) eta Claudio Sguraren (Jago) ahotsak protagonista izango dituen operan.

Euskaldunara bertaratu ezin direnek opera ETB2n eta eitb.eus-en ikusi eta entzuteko aukera izango dute, Euskal Telebistak zuzenean emango baitu larunbateko, maiatzaren 17ko emankizuna, 19:00etatik aurrera.  

Istorio tragiko eta hilezkor honek maitasuna, jelosia, inbidia, arrazismoa, handinahi neurrigabea, manipulazioa eta iruzurra uztartzen ditu, eta Verdik William Shakespeareren mundura egin zituen hiru hurbilketetako bigarren izan zen, Macbeth egokitu ondoren eta Falstaff musikatu aurretik sortu baitzuen Otello.

De Leonekin, Jahorekin eta Sgurarekin batera, Mikeldi Atxalandabaso bizkaitar tenorrak ere hartzen du parte operan. Ahotsen zerrenda Bilboko Operako Abesbatzak, Boris Jujinek zuzendua, eta Bilboko Koral Elkarteak, Jose Luis Ormazabalek zuzendua, osatzen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X