Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Joseba Etxebarria Uriarte, Son Gokuren euskarazko ahotsa, hil da

Bikoizketa aktore, bertsozale eta musikari larrabetzuarra zendu da, gaixotasun larri batek jota, 69 urte zituela.

Joseba Etxebarria Uriarte bikoizketa aktore, bertsozale eta musikari larrabetzuarra hil da, 69 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz. Son Goku ("Dragoi Bola" telesaila) pertsonaiaren ahotsa zen Etxebarria.

Etxebarria bertso-eskola sortzaile izan zen 1981 inguruan. 2000 urtean Bizkaiko Txapelketako Talde Antolatzailean hasi zen, eta urte luzez ibili zen beharrean bertan. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza batzordean ere ibilitakoa da.

2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean txapela ipini zion Nerea Ibarzabal txapeldunari, Moises Enbeitarekin batera. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X