Urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oinkari taldeak dantzan ospatuko du bere mende erdia

Villabonako dantza taldeak “50 urte dantzan” ikuskizuna taularatuko du Olaederra kiroldegian ostiralean, hilak 21. Korrontzi folk taldea urteurrenari batu zaio, “Oinkari 50” kantuaren bidez.

Korrontzi eta Oinkar: "Oinkari 50"

Franco hil zen egunean jaio zen Oinkari dantza taldea. 1975ko azaroaren 20an egin zuten dantza taldea sortzeko lehen bilera, eta 1976ko maiatzean egin zuten lehen emanaldia, Gurea zineman.

50 urte joan dira dagoeneko, eta behar bezala ospatuko dute Villabonako taldearen mende erdia. Azaroaren 20rako, txokolatada eta dantza poteo herrikoia antolatu dituzte, eta biharamunean, azaroaren 21ean, ostiralarekin, “50 urte dantzan” ikuskizuna estreinatuko dute dantza taldeko kideek eta kide ohiek, Olaederra kiroldegian.

Gainera, larunbatean, azaroak 22, ospakizunek jarraipena izango dute: dantza eskolaren emanaldia, Gozategiren kontzertua, bazkaria…

Korrontzi taldeak, dantza taldearen ohiko kolaboratzaileak, “Oinkari 50” kantua oparitu dio Villabonako taldeari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X