Fernando Bernues: "Nozioen eta emozioen antzerkia interesatzen zait"
Istiluen kontrako polizia bat eta polizia indarkeriaren biktima bat, afari informal batean. Hori du abiapuntu El rey tuerto Tanttaka eta In Extremis Teatro konpainiek ostiralean (urtarrilak 28, 20:00), Gayarre Iruñeko antzokian estreinatuko duten antzezlanak.
Bi konpainien arteko koprodukzioa, "umore beltzaren ukituak dituen komedia soziala", Marc Crehuet kataluniar antzerkigileak idatzi, eta 2013an estreinatu zuten, eta bertsio berri honetan Fernando Bernues dabil zuzendari eta Txori García Uriz, Iratxe García Uriz, Leire Ruiz, Oier Zuñiga eta Ion Barbarin antzezle taldean.
Bernuesekin hitz egin dugu udazkenetik aurrera euskaraz ere ikusi ahalko den antzezlan honi buruz.
Zerk eman zizuen arreta jatorrizko antzezlanetik zuen bertsioa egitea erabakitzeko?
Lehen unetik liluratu eta harrapatu gintuen, komedia beltz oso garratz, garaikide eta harrigarria delako, tentsio egoera izugarria sortzen duena. Gidoiaren sigi-saga guztien ondorioz, gertakari guztien dinamikak pertsonaia guztiak durduzatzen ditu.
Funtzioak ahalmen handia du gure iruditeria komun sozial eta politikoarekin bat egiteko, umore dirdiratsu eta garratza du, eta pertsonaietako batzuen bizitzan tragedia existentzial moduko bat da.
Ertz asko dituen antzezlana da.
Zein neurritan egokitzen zaio "El rey tuerto"ren zuen bertsioa jatorrizko bertsioari edo haren zinemarako egokitzapenari?
Begirune handiz jokatu dugu testuarekin, hori baita ezagun zaiguna. Marc Crehuetek berak antzezlana zuzendu zuen, baita pelikula ere, baina ez dugu ikusi ez bata ez bestea.
Testua, ostera, ondo ezagutzen dugu, eta den bezala errespetatu dugu, nahiz eta ia oharkabean pasatzen den anekdotaren bat gehitu dugun.
Antzezlana komedia bat da. Zure ustez, arriskua dago umoreak hainbat gai desaktibatzeko edo horiei garrantzia kentzeko edo, aitzitik, umoreak bestela jende jakin batengana iritsiko ez liratekeen mezuak helarazteko balio du?
Esaten duzun bezala, aho biko ezpata da umorea. Nire ustez, hausnarketak desaktiba litzake, baina baita, ironiaren bidez, aktibatu ere.
Kasu honetan, funtzioak asko du komedia garratzetik, baina bidea zabaltzen joaten da gertaera askoz gogorragoak, hausnarketa askoz existentzialagoak eta diskurtso politiko askoz sendoagoak emateko.
Zentzu horretan, gustatzen zaidana da pertsonaiak beti kontraesanez beteta daudela.
Nola urruntzen da lana arketipotik? Nola ematen zaie sakontasuna horren markatuta dauden pertsonaiei benetakoak emateko eta, horrela, hausnarketak pizteko ahalmena izateko?
Hainbat modutara egiten duela uste dut. Egia da testuak oso egoera indartsua aurkezten duela hasieran, tentsio handikoa eta komedia beltzerako oso egokia, gertakari mingarri bat baitu abiapuntu.
Hala ere, testua ez da gertakari horretan gelditzen, eta haratago iristen da: jirabira narratibo ugariek ikuslea ezustean harrapatzen dute, eta oso gauza interesgarria egiten du: pertsonaiek kontraesanak izatea lortzen du. Horrek ematen dizkio testuari ñabardurak eta gizatasuna, eta horri esker ez dugu ikusten horietako bakoitzaren arketipoak soilik.
Zer gustatuko litzaizuke buruan eramatea "El rey tuerto" ikusi eta gero antzokitik irteten denak?
Nire ustez, fikzioak orokorrean eta antzerkiak bereziki besteren tokian jartzeko balio du, gure sineste sendoetako batzuen inguruan zalantzak sortzeko eta ikusteko bakoitzaren inguruabarrek bizitza modu askotakoa izatea eragiten dutela.
Beti esaten dut nozioen eta emozioen antzerkia interesatzen zaidala, non ideiek eta sentimenduek eskua eman diezaioketen elkarri. Uste dut horretarako dela artea.
Nahiko nuke testuak eskaintzen dituen galderei buruz hitz egiten jarraitzeko gogoa izatea.
Antzezlana euskaraz emateko asmoa ere baduzue. Noiz ikusi ahalko dugu "El rey tuerto" euskaraz?
Bai, euskaraz eta gaztelaniaz egingo da. Euskarazko bertsioa urriaren 15ean estreinatuko da Beran, eta agertoki askotatik jarraitzea gustatuko litzaidake.
Zure interesekoa izan daiteke
Arriagak kontzertua eta antzerki ibilbideak eskainiko dizkio izena eman zion konpositoreari
2026ko urtarrilaren 17an Juan Crisostomo de Arriaga konpositorearen heriotza goiztiarraren (19 urte zituela hil zen) 200 urte beteko direla eta, haren izena daraman Bilboko antzokiak proposamen bikoitza egingo du. Urtarrilaren 17an, La Ritirata Josetxu Obregón bilbotar musikariak zuzendutako orkestrak Arriaga y el eco de su tiempo kontzertua eskainiko du, eta urtarrilaren 10ean eta 24an, eta otsailaren 1ean, goizez, Koldo Olabarrik eta Ainhoa Etxebarria aktoreek prestatutako antzerki ibilbideak izango dira. Kontzerturako sarrerak 26 eta 52 euro bitarteko prezioan eros daitezke, eta ibilbideetakoak 15 euroan.
"Muro de piedra" antzezlanak inauguratuko du Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren espazio berria, Bilbon
Bilboko udal antzoki berrian ikusiko den lehen antzezlana "oroitzapen baten historia da". Torremolinoseko Pasaje Begoña kalezulo txikian, polizia-sarekada masibo bat egin zuten errepresio frankistatik ezkutuan askatasunez bizitzen saiatzen ari zirenen kontra, 1971an. Markel Hernandezen testua Aritz Castillok, Nora Urdanpilletak, Nerea Sanzek, Pino de Pablosek, Markel Urrestarazuk eta Arnatz Puertasek zuzendu, sortu eta interpretatu dute, talde lanean. Guk Sanzekin eta Castillorekin hitz egin dugu. Emanaldiak azaroaren 6tik 23ra egingo dituzte, ostegunetik igandera.
“Dena egiteke dago”tik “Dena eginda dago”ra arteko tentsioan mugituko da “Ikimilikiliklik Vol.2” lan berria
Edurne Azkarate zuzendari artistikoaren gidaritzapean, Loraldia festibalaren ikuskizun berriak Laboa, Artze anaien eta Zumetaren jatorrizko lanaren espiritu esperimental eta abangoardiazkoa berpiztu nahi du musika, poesia, dramaturgia eta zuzeneko ikus-entzunezkoen bidez.
Ximun Fuchs: "Arkeologia antzerkiaren metafora da, arrasto humanoekin istorioak kontatzen ditugu"
Artedrama eta Axut konpainiek "Nor naizen baneki" antzezlana estreinatuko dute ostiral honetan, urriak 17, Luhuson. Harkaitz Canok eta Ximun Fuchsek idatzi dute, eta azken horrek zuzendu du. "Ez ote da antzerkia barne indusketarako tresnarik onena?", galdetzen dute antzezlanaren arduradunek.
Calixto Bieitok bere Rikardo III. "itxuragabe eta makiavelikoa" erakutsiko du Arriagan
Arriaga Antzokiak "La maldad de Ricardo III" antzezlana taularatuko du, Joaquín Furriel protagonista duen lana.
"The Rocky Horror Show" musikala, Arriagan
Richard O'Brienen musikala Londreseko ekoizpenarekin iritsiko da Bilbora, jatorrizko bertsioan, euskarazko eta gaztelaniazko gainidatziekin. Urriaren 8tik 12ra izango da ikusgai.
Lauza horiko bidea Bilbora iritsi da
Euskalduna Bilbaok Andrew Lloyd Webberren musikalaren bertsio berri bat aurkeztuko du, abenduaren 23tik aurrera. Urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai.
Pabellon 6 bota eta berritu aurreko azken emanaldia egin dute
14 urteren ondoren eta 2.200 ikuskizun ingururen ostean, Bilboko Pabellon 6 antzokia bota egingo dute, baina berreraikitzeko izango da. Urriaren 5ean, igandean, eskaini dute azken emanaldia. Bertan sarritan antzeztutako Ay, Carmela lana aukeratu dute etapa bati agur esateko.
Ados Teatroak bakardadeari helduko dio “52 hertz” antzezlan berrian
Jose Antonio Vitoriak eta Garbi Losadak gizarte isolamenduari buruz idatzi duten lana urriaren 3an eta 4an, euskaraz, eta urriaren 5ean, gaztelaniaz, taularatuko dute estreinakoz.
Erriberriko antzerki jaialdia
Nafarroako konpainiekin topaketa.