Estreina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ados Teatroak bakardadeari helduko dio “52 hertz” antzezlan berrian

Jose Antonio Vitoriak eta Garbi Losadak gizarte isolamenduari buruz idatzi duten lana urriaren 3an eta 4an, euskaraz, eta urriaren 5ean, gaztelaniaz, taularatuko dute estreinakoz.
Ados Teatroa konpainiaren antzezlan berria
"52 hertz". Argazkia: Ados Teatroa.

Ados Teatroa konpainiak 52 hertz antzezlana estreinatuko du urriaren 3an, Donostiako Antzoki Zaharrean. Biharamunean ere euskaraz emango dute antzezlana, eta urriaren 5ean gaztelaniaz oholtzaratuko dute.

José Antonio Vitoriak eta Garbi Losadak idatzi dute gizarte-isolamenduaren arazoari heltzen dion lana, eta azken hura arduratu da oholtzara eramateaz.

Balea bakarti batek 52 hertzeko orroa egiten du, espeziearen entzumenetik kanpo dagoen frekuentzia batean; espeziekideek ezin dute haren deia entzun, hortaz. Hori da bakardadea pairatu duten hainbat lagunen lekukotza jasotzen duen obraren abiapuntua; nahi gabeko —nahigabeko— bakardadea pairatzen ari diren edo pairatu duten pertsonen gaineko lana da, konpainiak azaldu duenez.

Joseba Apaolaza, Ainhoa Aierbe eta Dorleta Urretabizkaia (paper berean txandakatzen dira), Martxelo Rubio, Amaia Irazabal eta Aitzol Iraola dira aktoreak.

Ikuskizunean zehar, konpainiaren hitzetan, “bada dramarik, baina baita barre eta irri egiteko tarterik ere”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Shakespeare Alkizara eraman du Dantzertik

Dantzerti eskolako Arte Dramatikoko graduko 4. mailako ikasleek "Shakespeare ez zen inoiz hemen egon" antzezlana estreinatu dute bart Barakaldon; gaur, Barakaldon izango da ikusgai ostera ere, eta apirilaren 27an Errenterian. 2026an, Gipuzkoako herri txiki batean Shakespeareren lan argitaragabe bat aurkitu zutela zabaldu zen. Kazetari eszeptiko baten etorrerak interes ezkutuak, engainuak eta anbizioak azaleratuko ditu eskuizkribuaren inguruan, benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X