''Erresuma/Kingdom/Reino''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Shakespeareren tragedietan zehar, Calixto Bieitoren eskutik

"Erresuma/Kingdom/Reino" antzezlana estreinatuko du Arriagak otsailaren 11n. Bernardo Atxagak ekarri du euskarara Shakespeareren lanetako "hizkera, bortizkeria eta poesia".
Calixto Bieito, Bernardo Atxaga eta antzeztaldeko hainbat aktore, aurkezpenean. © E. Moreno Esquibel
Calixto Bieito, Bernardo Atxaga eta antzeztaldeko hainbat aktore, aurkezpenean. © E. Moreno Esquibel

Arriaga Antzokiak Erresuma/Kingdom/Reino antzerki-ekoizpen berria estreinatuko du ostiralean, otsailak 11, euskaraz eta otsailaren 17an gaztelaniaz.

Calixto Bieito Arriagaren zuzendari artistikoak aspaldidanik izan du Shakespeareren tragediak gaztelaniara eta euskarara ekartzeko asmoa, eta orain gauzatu egin du, azkenean, euskal aktoreen zerrenda luzeak lagunduta: Joseba Apaolaza, Lucia Astigarraga, Ylenia Baglietto, Ainhoa Etxebarria, Miren Gaztañaga, Iñaki Maruri, Koldo Olabarri, Lander Otaola, Eneko Sagardoy eta Mitxel Santamarina. Gaztelaniaz, gainera, José María Pou ere arituko da.

Erresuma/Kingdom/Reino "estetikoki eta bisualki oso indartsua" den antzerki proposamena da, horren arduradunek esan dutenez, eta Shakespeareren tragedietako pertsonaia nagusiak ditu ardatz.

Bieitok William Shakespeareren tragediak laburtzen dituen egokitzapen bat egin du, "esentziari eutsita: haren hizkera, bortizkeria eta poesia".

Bernardo Atxaga arduratu da testua euskaratzeaz.

Zure interesekoa izan daiteke

Juan Cristostomo Arriagaren bustoa Bilboko Arriaga antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arriagak kontzertua eta antzerki ibilbideak eskainiko dizkio izena eman zion konpositoreari

2026ko urtarrilaren 17an Juan Crisostomo de Arriaga konpositorearen heriotza goiztiarraren (19 urte zituela hil zen) 200 urte beteko direla eta, haren izena daraman Bilboko antzokiak proposamen bikoitza egingo du. Urtarrilaren 17an, La Ritirata Josetxu Obregón bilbotar musikariak zuzendutako orkestrak Arriaga y el eco de su tiempo kontzertua eskainiko du, eta urtarrilaren 10ean eta 24an, eta otsailaren 1ean, goizez, Koldo Olabarrik eta Ainhoa Etxebarria aktoreek prestatutako antzerki ibilbideak izango dira. Kontzerturako sarrerak 26 eta 52 euro bitarteko prezioan eros daitezke, eta ibilbideetakoak 15 euroan. 

"Muro de piedra" antzezlanak estreinatuko du Garabia Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren espazio berria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Muro de piedra" antzezlanak inauguratuko du Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren espazio berria, Bilbon

Bilboko udal antzoki berrian ikusiko den lehen antzezlana "oroitzapen baten historia da". Torremolinoseko Pasaje Begoña kalezulo txikian, polizia-sarekada masibo bat egin zuten errepresio frankistatik ezkutuan askatasunez bizitzen saiatzen ari zirenen kontra, 1971an.  Markel Hernandezen testua Aritz Castillok, Nora Urdanpilletak, Nerea Sanzek, Pino de Pablosek, Markel Urrestarazuk eta Arnatz Puertasek zuzendu, sortu eta interpretatu dute, talde lanean. Guk Sanzekin eta Castillorekin hitz egin dugu.  Emanaldiak azaroaren 6tik 23ra egingo dituzte, ostegunetik igandera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X