Inaugurazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Getariako Balenciaga Museoak ateak ireki ditu

Gaurko inaugurazio ofizialaren ostean, etzi getariarrek bisitatu ahal izango dute eta ostiralean zabalduko dizkiote ateak publiko orokorrari.
Balenciaga Museoa. Argazkia: Manuel de Outumuro
Balenciaga Museoa. Argazkia: Manuel de Outumuro

tobal Balenciaga jostunari eskainitako Balenciaga Museoa inauguratu dute, besteak beste, Espainiako erregina bertan zela. Modarekin eta kulturarekin lotutako hainbat erakunderen ordezkariak ere bertan izan dira. Ondoren, ostiraletik aurrera, jende guztiak ikusi ahal izango du.

Ordutik, Europako errege-erreginentzat eta aristokraziarentzat egindako piezen bildumak izango ditugu ikusgai bertan, tartean, Belgikako Fabiola erreginaren ezkontzako soinekoa, Grace Kellyren jantzi batzuk eta kultura eta politika alorretako hainbat pertsona ezagunentzat zein aberats handientzat egindakoak.

Museoa sei espaziotan banatuta dago (''Hasierak'', ''Eguna'', ''Koktel'', ''Gaua'', ''Ezkongaiak'' eta ''Oinarrizko Balenciaga'') eta Gipuzkoako egilearen ibilbideari errepasoa egiten diote bertan, haren lanak erakutsiz. Gehienez urtebete izango dira ikusgai, ondo kontserbatzeko, baina erakusketen diskurtsoa beti izango da bera.

Bi bolumen daude Balenciaga Museo berrian: Aldamar Jauregi historikoa (XIX. mendeko eraikina, Torres etxeko markesek udako bizitokitzat erabilitakoa) eta AV62 Bartzelonako arkitektura-estudioak egindako kristalezko eraikin berri bat.

Proiektuak 30 milioi euroko aurrekontua izan du (obren lehen eta bigarren faseetako gastuak eta orain arte abian jarritako ekimenak ordaintzeko), eta honela egin diete aurre gastu horiei: Espainiako Kultura Ministerioak aurrekontuaren % 30 jarri du, Eusko Jaurlaritzak horren % 35 hartu du bere gain, eta gainerako % 35a Gipuzkoako Foru Aldundiak eman du.

Zure interesekoa izan daiteke

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X