15 urte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guggenheim Bilbao: Asko dute ospatzeko

Urriaren 19an 15 urte beteko ditu. Museoa bere osotasunean ezagutzeko bisita bereziak egingo dira, Ainhoa Artetak kontzertua eskainiko du, edota Puppy txakurrari jantzi berezia jarriko diote.
18:00 - 20:00
Guggenheim Bilbao museoak 15 urte egingo ditu urrian

Bilboko Guggenheim museoak 15 urte beteko ditu aurtengo urriaren 19an, eta hori ospatzeko urte guztian zehar luzatuko den programazio berezia antolatu du museoak.

Adibidez, Guggenheim museoa bere osotasunean ezagutzeko bisita bereziak egingo dira, Ainhoa Artetak kontzertua eskainiko du, edota Puppy txakurrari jantzi berezia ere jarriko diote.

Puppy, museoaren aurrealdean dagoen txakur-eskultura ere bereziki jantziko dute lorez urtemuga ospatzeko. Orain dela 15 urte bezala, Ainhoa Artetak ere kontzertu berezia eskainiko du Bilboko orkestra sinfonikoarekin.

Aipatu ere 30 urte baino gutxiago duten artistentzako lehiaketa bat ere antolatuko dela, eta irabazleek euren lanak bertan erakusteko aukera izango dute. Artistek ere, baina kasu honetan disenatzaileek. Miriam Ocariz eta Ion Fizek adibidez kamisetak diseinatuko dituzte, sukaldaritzaren eta arkitekturaren inguruko topaketak ere egingo dira, Ferrá Adriáren bisitarekin, eta aipatu ere Rose and Beans performacea eskainiko duela martxoan Suediako Bastard Production dantza taldeak.

Denetariko ekintzak urte guztian zehar, beraz, Bilboko Guggenheim museoaren 15. urteurrena ospatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X