Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Robert Caparen 'Maleta mexikarra' ikusgai Bilbon

Argazkiak Bilboko Arte Ederren museoan egongo dira ikusgai ekainera arte.
Iragarkia
18:00 - 20:00
'Maleta mexikarra', Gerra Zibila argazkitan

Erakusketan, Robert Capak, Gerda Tarok eta David Seymurrek Espainiako Gerra Zibilean ateratako argazkiak egongo dira, Bilboko Arte Ederren Museoan, ekainera arte. ‘Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea’ abiatzeko lehen ekitaldia ere bada.

Maleta osoaren edukiari dagokionez, aukeraketa honetan 70 argazki inguru (50 kopiak dira), 101 kontaktu-orri handitu, ikus-entzunezko bi lan eta material dokumentala daude. Horrek guztiak testuingurua ulertzeko aukera ematen du.

Hasiera batean, erakusketa Euskal Herriaren inguruko bost argazkiz eta zortzi kontaktu-orriz osatuta zegoen, baina Bilboko erakusketarako 20 argazkitara handitu dute materiala. Euskal Herriko argazki gehienak Seymurrek 1937ko urtarrilean eta otsailean ateratakoak dira eta gerra garaiko egunerokotasuna islatzen dute. Capak eta Tarok, aldiz, lubakietan eta frontean atera zituzten argazkiak.

Martxoaren 3, 17 eta 31n eta apirilaren 23an ‘Maleta mexikarra’ Trisha Ziffek 2011n zuzendutako dokumentala proiektatuko dute, erakusketaren osagarri bezala.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Gorputz geometrikoak” erakusketak Nora Aurrekoetxea eta Larry Bell gonbidatu ditu, Chillida intepreta dezaten

Chillida Lekuko erakusketa berria Estela Solana komisarioak gidatu du, eta ibilbide bat proposatzen du Eduardo Chillidaren obraren aroetan zehar, lehen lan figuratiboetan hasi eta hiru dimentsioko espazioak sortzen dituzten arkitektura kutsuko azken lanetaraino. Chillidaren obrak Nora Aurrekoetxearen eta Larry Bellen pieza banarekin lagunduta ageri dira. Ekainaren 25etik urriaren 26ra egongo da bisitagai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X