Ekitaldiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Robert Caparen 'Maleta mexikarra', bakearen kulturen urtean

'2012, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea' nazioarteko artisten argazkien erakusketa batekin eta 'Zentzua eta Jasangarritasuna' proiektuarekin osatuko dute.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Aurki hasiko dira bakearen eta askatasunaren urteko ekitaldiak

Robert Caparen, Seymourren eta Taroren argazkiak biltzen dituen "Maleta mexikarra" erakusketa '2012, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea' delakoaren protagonista izango da, nazioarteko hainbat artistak gerra eta bakearen inguruko argazkiekin egindako erakusketarekin batera.

Blanca Urgell Kultura sailburuak Gernikako eta beste euskal udalerri askotako bonbardaketaren 75. urteurrena ospatzeko jarduerak aurkeztu ditu, "baina ez ikuspuntu biktimista batetik -azaldu du-, etorkizunera begira baizik", ETAren jardueraren etenaldiaren ostean. 

Bestalde, aurreko argazki erakusketaz gain, 2012 Fundazioak Urdaibain "Zentzu eta Jasangarritasuna" egitasmo artistikoa jarriko dute martxan, UrdaibaiArte egitasmoaren baitan. Antonio Rivera Kultura sailburuordeak azaldu duenez, "naturari, lurraldeari eta eremu publikoari buruzko parte-hartze artistikoko nazioarteko proiektu bat" da.

Bestalde, ekainaren 7tik 10era, Bilbon, Donostian eta Gasteizen "Pido la paz y la palabra" jaialdia egingo dute Blas de Otero Fundazioarekin eta Medellineko (Kolonbia) Poesia Jaialdiarekin batera. 40 poeta eta musikari izango dira. Kirmen Uribe, Jose Fernandez de la Sota eta Jon Kortazar izango dira komisarioak eta Bernardo Atxaga, Douglas Dunn, Jack Hirschmann, Zakaria Mohammed, Werewere Liking, Lello Voce eta Manuel Rivas arituko dira, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X