Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rafael Moneo, 2012ko Arteen Asturiasko Printze Saria

Epaimahaiaren arabera, arkitekto nafarrak "hirietako espazioak aberasten ditu". Frank Gehry, Philippe Starck, Chavela Vargas eta Bebo Valdes ziren hautagaiak.
18:00 - 20:00
Rafael Moneo, Arteen Asturiasko Printze Saria

Rafael Moneo arkitekto nafarrak 2012ko Asturiasko Printze Saria jaso du. 25 herrialdetako 39 hautagaitza zeuden.

Alicia Alonso dantzari kubatarra, Jasper Jones eta Paula Rego margolariak, Frank O. Gehry arkitektoa, Philippe Starck diseinatzaile industriala, Claudio Abbado musikaria, Chavela Vargas abeslari mexikarra, Bebo Valdes piano-jotzaile eta konpositore kubatarra, Cirque du Soleil eta Bolshoi Antzerkia ziren beste hautagaiak, besteak beste.

Zortzi Asturiasko Printze Sariek XXXII. edizioa egin dute aurten eta 50.000 euroko diru-saria du, Joan Mirok egindako eskultura batez gain. Urrian emango ditu Felipe de Borbonek, Oviedoko Campoamor antzokian.

Oviedon jakinarazi dute erabakia eta Rafael Moneo arkitektoak "hirietako espazioak aberasten" dituela esan du epaimahaiak. "Dimentsio unibertsaleko arkitekto espainiarra" da eta bere lana "lasaia eta txukuna" da, epaimahaiaren ustez.

Bere aldetik, jakinarazpena arkitektoaren 75. urtebetetzean etorri da eta egileak esan duenez, "ezusteko itzela izan da eta espero ez nuen oparia".

"Beste urte askotan hautagai izan naiz, baina ez nuen uste saria emango zidatenik. Deitu nautenean, hautagairen baten inguruko zalantzaren batengatik izango zela pentsatu dut. Hori izan da nire lehen erreakzioa", jakinarazi du Moneok.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X