David Hockney britainiar artista zendu da
Margolariak, Erresuma Batuko pop artearen izen handietako batek, 88 urte zituen.
Hockney, Guggenheimen 2012an. Argazkia: Efe.
David Hockney britainiar pintorea hil da, 88 urte zituela, Erica Bolton artistaren ordezkariak gaur, ostiralarekin, iragarri duenez.
"David Hockney britainiar artista ospetsua, XX. eta XXI. mendeetako arte garaikidearen figura garrantzitsuenetako bat, bake-bakean hil da etxean, 2026ko ekainaren 11n, 89 urte betetzeko hilabete gelditzen zitzaiola", adierazi du Boltonek ohar batean.
Yorkshiren (Ingalaterra) jaio zen Hockney, 1937ko uztailaren 9an. Oso artista aitzindaria izan zen teknologiaz baliatzen, eta bere azken lanak ipadean margotu zituen oso-osorik.
Bradford Yorkshire konderriko hiri industrialeko zeru grisaren pean jaio zenez, 1960ko hamarkadan erabat liluratuta gelditu zen Kaliforniako argiarekin eta askatasun giroarekin, eta bertan bizi izan zen 40 urtez.
Bodegoiak eta paisaiak ez ezik, lagunen eta senideen erretratuak ere landu zituen Hockneyk , baita antzerkirako eta operarako diseinu eszenikoak ere.
Bi erakusketa egin zituen Bilboko Guggenheim museoan, 2012an eta 2017an.