Argazki erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Gerra eta bakea' San Telmo museora heldu da

Gernikan izan ostean, nazioarteko 33 fotoargazkilariren lanen erakusketa Donostian da eta abendura arte Eibarren, Bilbon eta Gasteizen izango da.
'Gerra eta bakea' erakusketa, San Telmon. Argazkia: EITB

'Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak' San Telmo museoan da ikusgai Gernikako Bakearen museoan izan ostean. 33 argazkilariren 66 lan dira ikusgai: besteak beste, David Burnetten, Don McCullinen, Enrique Menesesen, Patrick Chauvelen eta Samuel Aranda aurtengo World Press Photo sariaren lanak izango dira. 

Bilboko Arte Ederren Museoan aurkeztutako 'Maleta mexikarra' erakusketaren ondoren, 2012 Euskadik aurkeztu duen bigarren argazki-erakusketa da.

Antonio Rivera kultura sailburuordeak eta Paco Valderrama, erakusketaren komisarioak argazkiak erakusteaz gain erakusketaren nondik norakoen berri eman dute. Erakusketa “Bake eta Askatasunaren aldeko kulturen Urtearen” esparruan antolatu dute eta 15 herrialdetako eta ospe haundiko 33 argazki-kazetarik eginiko 66 argazki biltzen ditu. Bildumak Gernikak hasi zuen ibilbidea, bombardaketen 75. urteurrena gogoratuz. Donostian Uztailaren 12a arte egongo da eta Abendura bitarte, Eibar, Bilbo eta Gasteiz bisitatuko ditu, data hauetan: 

Donostia: San Telmo Museoa. Maiatxaren 15tik uztailaren 12a arte.

Eibar: Armagintzaren Museoa. Uztailaren 17tik abuztuaren 9a arte

Bilbo: Zabalguneko Merkatua. Abustuaren 27tik urriaren 18a arte

Gasteiz: Caja Vital Kutxaren Fundazio Aretoa. Urriaren 23tik abenduaren 11 arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Gorputz geometrikoak” erakusketak Nora Aurrekoetxea eta Larry Bell gonbidatu ditu, Chillida intepreta dezaten

Chillida Lekuko erakusketa berria Estela Solana komisarioak gidatu du, eta ibilbide bat proposatzen du Eduardo Chillidaren obraren aroetan zehar, lehen lan figuratiboetan hasi eta hiru dimentsioko espazioak sortzen dituzten arkitektura kutsuko azken lanetaraino. Chillidaren obrak Nora Aurrekoetxearen eta Larry Bellen pieza banarekin lagunduta ageri dira. Ekainaren 25etik urriaren 26ra egongo da bisitagai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X