Albiste da
Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Italiar diseinuaren arintasuna, malgutasuna eta ironia, ikusgai

Milango Triennale Design Museumetik 200 bat objektu ekarri dituzte AlhondigaBilbaora. Italiar diseinu garaikidea bete-betean sartu da Bizkaiko hiriburuan.
18:00 - 20:00
Italiar diseinu garaikidea bete-betean sartu da Bilboko Alondegian

Italiar diseinu garaikidea bete-betean sartu da Bilboko Alhondiga gunean. Aldaketa ekonomiko eta teknologikoen arabera, diseinuak izan duen bilakaera jasotzen du zabaldu den erakusketak.

Etengabe mugitzen eta etengabeko eraldaketa prozesuan dago diseinua Italian. Milango Triennale Design Museumetik ekarri dituzte 200 bat objektu, objektu arruntak gehienak. Ez dago aparteko ikonorik, baina ezin da ezkutatu objektu guztien oinarrian Italiak mendeetan izan duen eskulturgintzaren tradizioa igartzen dela.

Produktuak ez, ametsak saltzen dituztela dio Milango Trienale Design Museoko presidenteak. Jakingura pizten du erakusketak eta hurbiltzera gonbidatzen du. Hurbiletik ikusita, txorrota bereziak edo aiztoak propio garbitzeko espartzuak agertzen direlako. Arintasuna, malgutasuna eta ironia arnasten da baina aldi berean ez dio ezeri uko egiten.

Loreontzi sinple batek diseinuaren iraultza adierazi dezakeela dio erakusketaren arduradunak.

Milango museotik etorritako piezak euskal diseinatzaileen proposamenekin elkartzen dira erakusketan. Maiatzera bitartean AlhondigaBilbaon ikusgai dagoen erakusketan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X