'Obra gonbidatua'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Delvaux surrealistaren margolan bat, Arte Ederren museoan ikusgai

"L'Appel" margolana uztailaren 7ra arte izango da ikusgai Bilbon. 2004an ikusgai izan zen Arte Ederren museoan, 'La ciudad que nunca existió" erakusketan.
Paul Delvauxen 'L'Appel'. Argazkia: EFE

Paul Delvaux artista belgikarraren "L'Appel" margolana da Bilboko Arte Ederren Museoaren Obra Gonbidatua. Museoko 32. aretoan izango da ikusgai datorren uztailaren 7ra arte.

Belgikako pinturaren maisuetako bat dugu Paul Delvaux. Artista surrealista, 1897an jaio eta 1994an zendu zen. 30. hamarkadatik aurrera bere estilo propioa garatuz joan zen, Bruselako Arte Ederren Akademian ikasi ondoren. 1944an, 47 urte zituela margoztu zuen Bilboko Arte Ederren Museoak, Telefonica Fundazioaren eskutik erakusgai jarritako "L'Appel" obra. Artelan honetan, bere obran ohikoak diren elementuak azaltzen dira: umetan biologia laborategian ikusitako eskeleto edo hezurdurak, espresiorik gabeko venus biluziak eta elementu arkitektonikoak.

Umetan irakurritako Julio Verneren liburuetan eta Homeroren obran bilatu zuen artistak inspirazioa. Latin eta grekoaren ezagutzak ere hurbildu zuen mundu klasikora. Giorgio de Chirico artistaren paisaia metafisikoen eragina ere nabaria da bere obran. Delvaux-ren artelanek antzezlanetako dekoratuak dirudite. 2004an ikusgai izan zen Bilbon, 'La ciudad que nunca existió" erakusketan. "L'Appel" margolana, erabat zaharberritua izan da Bilbora ekarri aurretik.

Paul Delvaux artistaren "L'Appel" artelana, Bilboko Arte Ederren Museoko 32 aretoan, areto garaikidean izango da ikusgai, uztailaren 7ra arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X