Museoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Arte Ederren museoak astearteetan itxiko ditu ateak

Bilbon beti egongo da zabalik museoren bat, Guggenheim museoak astelehenetan itxiko baititu ateak.
18:00 - 20:00
Bilbon beti egongo da zabalik museoren bat

Otsailetik aurrera, bilboko arte ederren museoak astearteetan itxiko ditu ateak eta ez astelehenetan orain arte bezala. Beraz, Bilbon beti egongo da zabalik museoren bat.

Arte ederren museoak datorren urtean ikusi ahal izango ditugun erakusketak aurkeztu ditu.

Lau erakusketa nagusi daude programatuta 2014rako. Lautik hiru, nazioarteko artista edo mugimendu artistikoei eskainitakoak, Markus Lupertz bohemiarraren 60 margo eta 18 eskultura erakutsiko dira "Materia eta forma" izeneko erakusketan.

JAponiar arteak eta japonismoak ere tartea izango dute eta hiperrealismoak ere bai. Eguneroko objektuak eta eszenak errealismo handiz margotzen zituzten Estatu Batuetako artisten eskutik.

Euskal artista batek baina zabalduko du urte artistikoa Arte Ederren Museoan: Mikel Diaz Alabak. Diaz Alabaren lanean "gestualismo eta paisajismo nahasketa" dagoela azaldu du Javier Viar zuzendariak.

Viarrek beste datu batzuk ere eman ditu: ikusleen fideltasuna museoarekiko goraipatu du: 200.000 bisitari inguru izango dira urte bukaerarako.

Ordaintzen den egunetan joan ezkero, euro bat garestiago da museoa: 6 eurotik 7ra. Otsailetik aurrera astearteetan itxiko ditu ateak, beraz astelehenetan zabalik egongo denez, ziurtatu egiten da museoen eskaintzen hiria ezagutzera datozenentzat.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X