Ehunka pertsonak bisitatu dute Santa Maria katedrala, aldamiorik gabe
Gasteizko Santa Maria katedralean ate irekien eguna ospatu dute gaur, eta ehunka pertsona gerturatu dira tenplua hamahiru urtean lehen aldiz aldamiorik gabe ikustera.
XIV. mendean eraiki zuten Santa Maria katedrala, baina duela ia hogei urte kultuari itxi zioten, egitura arazo larriak baitzituen zimenduetatik hasi eta dorrearen zatirik altueneraino. 2000. urtean hasi ziren zaharberritze lanak.
Duela hamahiru urte, katedralaren barruan egitura metaliko ugari eraiki zituzten, aldamio horien bitartez, bisita gidatuak egin ahal izateko. Horrek Santa Mariara hainbat bisitari erakarri ditu urte luzez.
Gaurko ate irekien egunean, nabeetara sartzeko aukera dute bisitariek, aldamioak kendu, presbiterioa leundu eta zoruan linazi-olioa aplikatu ostean.
Estreinaldi arrakastatsua
Zaharberritze lanez arduratzen den Santa Maria Katedrala Fundazioko iturrien arabera, aurreikuspen guztiak gainditu ditu ate irekien egunak. Goizean sortutako jende-ilara luzeen ondorioz, zehaztutakoa baino ordu erdi lehenago ireki behar izan dituzte ateak.
Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua ere bertan izan da, Santa Maria Katedrala Fundazioko zuzendari Juan Ignacio Lasagabasterrekin batera.
Katedrala kultuari zabaltzeko, beste hilabete batzuk beharko dira, baina 2014an lanak amaitzea espero da. Oraindik ere konpondu beharreko hainbat pitzadura daude, eta pasatu den mendeko harrizko aldare nagusia instalatzea falta da.
Ospe mundiala
Gasteiz hiria sortu zen herrixka zaharraren punturik altuenean eraiki zuten katedrala, eliza erromaniko baten gainean. Hainbatetan saiatu izan dira tenplua zaharberritzen, baina sekula ez dute lortu.
Obra horiek famatuak egin dira mundu osoan, Ken Follet idazleari esker neurri haundi batean. Izan ere, Gasteizko katedralean oinarrituta idatzi zuen Amaierarik gabeko mundua eleberria.
Gainera, hainbat sari garrantzitsu jaso ditu tenpluak, besteak beste, Europako ondare kulturalaren kontserbazioa eta hobekuntza onenari ematen zaion Europa Nostra golardoa.
Zure interesekoa izan daiteke
"Lurraren Arteak" erakusketak landarez bete du Guggenheim Bilbao
Bizkaiko hiriburuko Guggenheim Museoak naturarekin eta lurrarekin lotura duten ehun artelan berri baino gehiago jarri ditu ikusgai, abenduaren 5etik maiatzaren 3ra arte, 'Lurraren Arteak' erakusketan.
FIG Bilbao Grabatu eta Paperean Artearen Nazioarteko Jaialdiaren XIV. edizioa hasi da
2025eko azaroaren 27tik 30era egingo dute topagunea, Euskaldunan. Grafika garaikideko egunerokotasuna eta joerak erakusten dituen bilkurako herrialde gonbidatua Taiwan da.
Artiumek Raisa Alavaren horma-irudi bat jarri du publiko gazteenentzako liburutegian
Raisa Alavak (Zuatza, 1990) beren-beregi sortu du "Nomen Omen" Gasteizko museoan ipintzeko.
Bonnat-Helleu museoa inauguratu dute berriro, eta Baionako alkatea eta Frantziako eta EAEKo Kultura ordezkariak bertan izan dira
Rachida Dati Frantziako Kultura ministroa, Jean-Rene Etchegaray Baionako alkatea eta Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, besteak beste, izan dira bertan. 14 urte luzatu dira lanak, eta 29 miloi euroko kostua izan dute. Museoaren azalera bikoiztu da, 4.000 metro koadroraino, eta gaur egun ia 7.000 artelan ditu.
Baionako Bonnat-Helleu Museoaren aurpegi berria, 14 urteko zaharberritzearen ondoren
Museoa gaur inauguratu dute berriro, 29 milioi euroko kostua izan duten 14 urteko lanen ostean. Museoak 2011ko apirilean itxi zituen ateak jendearentzat, berregituraketa errazteko eta bere azalera 2000 metrotik eta 4000 metro karratura bikoizteko.
"Lurrak ez du jaberik izango" Marwa Arsaniosen erakusketa ireki du Artiumek
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, Marwa Arsanios. Lurrak ez du jaberik izango erakusketa paratu du A1 aretoan, eta 2026ko apirilaren 12ra arte izango du ikusgai.
Guggenheimek 22 pieza berri jarri ditu ikusgai Bildumako artelanen artean
Bilboko museoak bere bildumako 39 artistaren 55 lan jarri ditu ikusgai, horietatik 22 pieza berriak: Basquiat, Klein, Tàpies, Twombly, Warhol, Chillida, Oteiza, Ibon Aramberri, Juan Pérez Agirregoikoa, Erlea Maneros Zabala.... Eraikinaren hirugarren solairuan bisitatu ahal izango dira. Musika: "La espera" (Amaia Miranda).
Amaia Arrazola arabar ilustratzailea zendu da
41 urteko artista bisuala Bartzelonan hil da. “Waba Sabi” eta “Totoro y yo” liburuak ondu zituen, baita 2024ko Andrea Maria Zuriaren jaietako kartela ere.
Euskadiko Artxibo Historikoak "Eraldaketa baten kronika (1900-1957)" erakusketa ireki du
BBVAk bere Artxibo Historikoaren eta Arte Bildumaren funtsekin antolatutako bigarren erakusketa da hau, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin lankidetzan, eta apirilaren 6ra arte egongo da ikusgai.
"Egikera sortzaile bat" Marisa Gonzalezen erakusketa, Azkuna Zentroan
Bilbotar artistaren erakusketa antologiko hau Espainiako Reina Sofía Arte Zentro Museoan egon da ikusgai, eta orain Bilbora iritsi da