Bilboko Arte Ederren Museoan % 35 jaitsi da bisitarien kopurua 2013an
Bilboko Arte Ederren Museoak bisitari gutxiago hartu ditu 2013an, baina, horrela ere, joan berri den urtea historiako urte onenetan bosgarrena izan da ikusle kopuruari dagokionez. 2002 eta 2007 artean, batez beste 147.000 bisitari izan zituen museoak, eta 2008tik 2012ra, batez beste, 228.000 bisitari izan ziren urtean.
Museoko arduradunek argitu dutenez, bi arrazoi daude jaitsiera azaltzeko. Batetik, aurreko urteetako emaitza onak daude: 2011 eta 2012 museoak inoiz izan dituen urterik arrakastatsuenak izan ziren, Fernando Boteroren eta Antonio Lopezen erakusketei esker. Bigarren arrazoia museo guztiak itolarrian jarri dituen krisi ekonomikoa da: bisitarien kopurua % 15-20 jaitsi da museoetan.
2013an gorakada bat izan da, nolanahi den; izan ere, Bilboko museoan sartzearren ordaindu ez dutenen kopurua igo da. Gehienak, bertokoak batik bat, asteazkenetan joaten dira, egun horietan doakoa izaten baita sarrera, eta langabeek eta 12 urtetik beherakoek ere ez dute ordaintzen.
Aurten berriz gora etortzeko, bi erakusketa prestatu dituzte museoko arduradunek: hiperrerrealismoari buruzko atzerabegirako bat, besteak beste Richar Estes eta Chuck Close amerikarren lana ekarriko duena, eta Markus Lüpertz pintore alemaniar neoespresionistaren erakusketa antologiko bat.
2014ko eskaintza osatzeko, museoaren funtsetako artelan japoniarrak erakutsiko dituzte, baita Mikel Diaz Alaba pintore bizkaitar garaikidearen lana ere.
Zure interesekoa izan daiteke
"Bizkaiaren espiritua" erakusketa ikusgai, Bizkaiko Eleiz Museoan
Lurraldearen espiritualtasunetik egindako bidaia da "Bizkaiaren espiritua. Nortasun sozial eta erlijiosoaren irudikapenak mende-aldaketan (1870-1936)", XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen hamarkadetara arte.
Iñaki García Erguin pintorea zendu da
Bilbotar pintorea Jose Lorenzo Solisen ikaslea izan zen, eta Emen taldea sortu zuen, 1966an, Jose Maria de Ucelayrekin eta Agustin Ibarrolarekin, besteak beste. 91 urte zituela hil da.
Nafarroako Museorako sarrera doakoa izango da martxoaren 1era arte
Eraikina egokitzeko obren lehen zatia amaitu ondoren, bilduma iraunkorreko lau solairuak bisitarien eskura daude berriro.
"Lurraren Arteak" erakusketak landarez bete du Guggenheim Bilbao
Bizkaiko hiriburuko Guggenheim Museoak naturarekin eta lurrarekin lotura duten ehun artelan berri baino gehiago jarri ditu ikusgai, abenduaren 5etik maiatzaren 3ra arte, 'Lurraren Arteak' erakusketan.
FIG Bilbao Grabatu eta Paperean Artearen Nazioarteko Jaialdiaren XIV. edizioa hasi da
2025eko azaroaren 27tik 30era egingo dute topagunea, Euskaldunan. Grafika garaikideko egunerokotasuna eta joerak erakusten dituen bilkurako herrialde gonbidatua Taiwan da.
Artiumek Raisa Alavaren horma-irudi bat jarri du publiko gazteenentzako liburutegian
Raisa Alavak (Zuatza, 1990) beren-beregi sortu du "Nomen Omen" Gasteizko museoan ipintzeko.
Bonnat-Helleu museoa inauguratu dute berriro, eta Baionako alkatea eta Frantziako eta EAEKo Kultura ordezkariak bertan izan dira
Rachida Dati Frantziako Kultura ministroa, Jean-Rene Etchegaray Baionako alkatea eta Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, besteak beste, izan dira bertan. 14 urte luzatu dira lanak, eta 29 miloi euroko kostua izan dute. Museoaren azalera bikoiztu da, 4.000 metro koadroraino, eta gaur egun ia 7.000 artelan ditu.
Baionako Bonnat-Helleu Museoaren aurpegi berria, 14 urteko zaharberritzearen ondoren
Museoa gaur inauguratu dute berriro, 29 milioi euroko kostua izan duten 14 urteko lanen ostean. Museoak 2011ko apirilean itxi zituen ateak jendearentzat, berregituraketa errazteko eta bere azalera 2000 metrotik eta 4000 metro karratura bikoizteko.
"Lurrak ez du jaberik izango" Marwa Arsaniosen erakusketa ireki du Artiumek
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, Marwa Arsanios. Lurrak ez du jaberik izango erakusketa paratu du A1 aretoan, eta 2026ko apirilaren 12ra arte izango du ikusgai.
Guggenheimek 22 pieza berri jarri ditu ikusgai Bildumako artelanen artean
Bilboko museoak bere bildumako 39 artistaren 55 lan jarri ditu ikusgai, horietatik 22 pieza berriak: Basquiat, Klein, Tàpies, Twombly, Warhol, Chillida, Oteiza, Ibon Aramberri, Juan Pérez Agirregoikoa, Erlea Maneros Zabala.... Eraikinaren hirugarren solairuan bisitatu ahal izango dira. Musika: "La espera" (Amaia Miranda).