Doako aplikazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gailu mugikorrak, Oteizaren mundurako ate

Oteiza Museoak Android eta Appleren sistemetan erabiltzeko garatu duen doako aplikazio batek Jorge Oteizaren eskultura lanetan murgiltzeko aukera ematen du.
Esferaren desokupazioa saileko ale bat. Argazkia: Oteiza Museoa.
Esferaren desokupazioa saileko ale bat. Argazkia: Oteiza Museoa.

Oteiza Museoak Android eta Appleren sistemak erabiltzen dituzten gailu mugikorretarako doako aplikazio bat garatu du, euskaraz eta gaztelaniaz, Jorge Oteizaren eskulturez gehiago jakin ahal izateko. Lehen lan figuratiboetatik hasi eta espazioaren desokupazioarekin lotuta azken lanetara artekoak hartzen ditu kontuan baliabide berri honek.

Erreminta berriak Laborategi Esperimentalean sakontzen eta sortzaile plural honen biografiaz gehiago jakiten lagunduko du. Aplikazioak, gainera, irudiak, bideoak eta audio originalak ditu, Oteizaren artxibotik hartuak, eta, Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, museorako bisita antolatzen laguntzen du.

Nolanahi ere, museorako bisitaren osagarri gisa ez ezik, Oteizaren lanez eta haren nortasunaz gehiago jakiteko baliabide moduan ere erabil daiteke,Oteiza Museoaren arduradunen azalpenen arabera.

Hiru ibilbide

Aplikazioaren bidez, hiru ibilbide egin daitezke. Lehenengoan, 'bilduma' izenekoan, 12 etapa daude; Oteizaren lanaren hastapenetatik, 30eko hamarkadatik, abiatu eta 50eko hamarkada amaierakoetara arte.

Bigarren ibilbidea, 'laborategi esperimentala', Oteizak eskulturaren munduan egindako ikerketa guztien prozesua aztertzen du, hamar serieren bidez.

Azken ibilbideak, 'Jorge Oteiza' izenekoak, artistaren biografiari eta haren sormen lan ugariari begiratzen die, 18 kapitulutan. Aplikazio honen bidez, Oteiza lanean ikusi eta entzun daiteke, hainbat bideo eta audiotan.

Museo Oteiza izeneko aplikazioa Alambre Estudiok egin du, eta Appleren eta Googleren dendetan aurki daiteke, baita Museoaren webgunean ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X