Albiste da
Argazkilaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rene Burri, Che Guevara erretzen irudikatu zuen argazkilaria, hil da

Rene Burri, Che Guevara ezpainetan habanar zigarro bat zuela zeruertzera begira irudikatu zuen suitzar argazkilaria, hil da, 81 urte zituela, Magnum agentziak jakinarazi duenez.
Rene Burri, berak egindako argazkiaren aurrean. Argazkia: Efe.
Rene Burri, berak egindako argazkiaren aurrean. Argazkia: Efe.

Rene Burri argazkilaria, Ernesto “Che” Guevararen inoizko argazki ospetsuenetako bat atera zuen gizona, hil da, Zurichen, 1933an jaio zen hiri berean.

Magnumek, 1959tik Burri kide zuen agentziak, doluminak agertu ditu heriotzaren aurrean.

50eko hamarkadan, Burri argazki-kazetaria Koreako gerran, Kubako iraultzan eta Vietnamgo gerran aritu zen lanean. Hain zuzen, Kubara garai hartan egindako bidaia batean atera zuen Cheren argazki ospetsua.

1963an, estatubatuar kazetari batekin egiten ari zen elkarrizketa batean atera zuen Che Guevararen argazkia, eta irudia mundu osora zabaldu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Piranesiren grabatuak, Durangoko museoan

Durangoko Arte eta Historia Museoak “Giovanni Battista Piranesi. Erroma amestua” erakusketa du ikusgai apirilaren 26ra arte. Itzal handia izan duen XVIII. mendeko sortzailea izan zen Giovanni Battista Piranesi. Veneton ikasi zuen arkitektoak grabatugintza landu zuen, batez ere, Erroman. José Ignacio Olaveren bilduma da erakusketaren oinarria, eta Garazi Arrizabalaga Durangoko museoaren zuzendaria izan da komisarioa.

Ukitzeko Artea Arte Ederren Bilboko Museoarne programa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ukitzeko Artea programako beste lan bat aurkeztu du Arte Ederren Bilboko Museoak, pertsona itsuentzat

Luis Melendez artistaren obra baten ukitzeko bertsioa aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko Museoak. Lan hori eta aurreko hamar edizioetako beste batzuk Bizkaiko 16 ikastetxetan erakutsiko dituzte. Ikusmen arazoak dituzten ikasleei artearen esperientziaz gozatzeko aukera emango die, eta gainerako ikasleek, begiak tapatuta dituztela, ikusmen gabeziaren ondorioak sentituko dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X