Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elena Asins artista kontzeptuala hil da, Azpirotzen

Madrilen 1940an jaiotako artista, idazle eta arte-kritikaria atzo arratsaldean hil zen, Azpirotzen. 2011n, Arte Plastikoen Espainiako Sari Nazionala jaso zuen.
Elena Asins
Elena Asins

Elena Asins artista kontzeptuala (Madril, 1940), Estatuan teknologia artearen fabore erabili zuen lehen sortzaileetako bat, bart arratsaldean hil da, Azpirotzen.

Artista, idazle eta arte-kritikari izan da, eta Arte Ederren Parisko Ikastegian, Stuttgarteko Unibertsitatean, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, The New York School for Social Researchen eta Columbiako Unibertsitatean ikasi zuen. Azken horretan, visiting scholar izan zen, arte plastikoetan aplikazio digitalek eginkizun zuten bidea aztertzeko.

Ibilbide osoan, bakarkako 40 erakusketa baino gehiago egin zituen, hainbat herrialdetan, eta “estetikari buruzko saioak” eta “poesia esperimentaleko” poemak argitaratu zituen. Bi eta hiru dimentsiotako haren lanak museoetan eta bilduma pribatu zein publikoetan daude.

2006an, Arte Ederren Merezimenduen Urrezko Domina jaso zuen, eta, 2011n, Arte Plastikoen Espainiako Sari Nazionala.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Gorputz geometrikoak” erakusketak Nora Aurrekoetxea eta Larry Bell gonbidatu ditu, Chillida intepreta dezaten

Chillida Lekuko erakusketa berria Estela Solana komisarioak gidatu du, eta ibilbide bat proposatzen du Eduardo Chillidaren obraren aroetan zehar, lehen lan figuratiboetan hasi eta hiru dimentsioko espazioak sortzen dituzten arkitektura kutsuko azken lanetaraino. Chillidaren obrak Nora Aurrekoetxearen eta Larry Bellen pieza banarekin lagunduta ageri dira. Ekainaren 25etik urriaren 26ra egongo da bisitagai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X