Giza Eskubideen Auzitegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estrasburgok Espainiaren aurkako kereila onartu du Azconaren erakusketaren kariaz

Arte erakusketa batean, Abel Azcona nafar artistak ‘pederastia’ hitza idatzi zuen ostia sagaratuekin.
Abel Azcona
Abel Azcona nafar artistak "Pederastia" hitz idatzi zuen ostia sagaratuak erabiliz

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aintzat hartu du Abel Azconak Iruñean egindako erakusketa baten harira Abokatu Kristauen Espainiako Elkarteak jarritako kereila. Nafar artistak “pederastia” hitza idatzi zuen bertan ostia sagaratuak erabiliz.

Abokatu Kristauen Elkarteak Iruñeko epaitegi batean jarri zuen Azconaren erakusketaren aurkako kereila, eta Iruñeko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiak artxibatu egin zuen. Helegitea jarri zuen elkarteak, baina Nafarroako Auzitegi Nagusiak eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ere artxibatu zuen. Orduan, Estrasburgoko Auzitegira jo zuten; horrek salaketa onartu du, eta berori aztertzen ari da.

Estrasburgoko kereilaz gain, elkartean Abel Azconaren aurkako beste salaketa bat jarri du, Madrilen, Gorroto Delituen aurkako Fiskaltzan, urriaren 3an idatzitako txio batean hau esan zuelako: “Gau ederra gelditu da elizak erretzeko”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X