Alice Neel eta emakume abstrakziogileak, aurten Guggenheim museoan
Alice Neel estatubatuar margolariaren lanari buruzko atzera begirako erakusketa, joan den mendeko 20ko hamarkadako arteari buruzkoa eta emakume abstrakziogileen lanen bilduma izango dira protagonista aurten Guggenheim Bilbao Museoan.
Lehenago, datorren astean, “Bilbo eta pintura” erakusketa irekiko dute: Guiar, Arteta, Zubiaurre…
Maiatzean irekiko dute urteko erakusketa azpimarragarrienetako bat, Chirstian Schadek, Greta Jurgensek eta beste hainbat artistak joan den urteko 20ko hamarkadan egindako lanak bilduko dituena: ikus-entzunezkoak, orduko jazz eta charlestona dantzatzeko pista… Calixto Beitio Arriaga antzokiko zuzendari artistikoak diseinatuko du erakusketa hori.
Ekainean, bere funtsekin prestatutako erakusketa hirukoitza aurkeztuko du Guggenheimek: “Asmamenaren ildoa” izena du horietako batek, eta Yoko Onok museoan performance bat egin zuen margotutako mihiseen bilduma hartuko du; bigarrenak, Antonio Serraren, Henri Michauxen eta Georg Baelitzen pieza figuratiboak bilduko ditu, besteak beste; hirugarrenak, Rodney Grahamen, Prudencio Irazabalen eta beste artista batzuen koadro abstraktuak erakutsiko ditu.
Udaren ondoren iritsiko da Alice Neel (1900-1984) estatubatuar pintoreari eskainitako atzera begirako erakusketa. Giza duintasunaren alde egiten duten ehun bat obra bilduko dituzte AEBn ezagun baina Europan ezezagun samarra den artista honen erakusketan.
Urrian, “Emakumeak abstrakziogile” erakusketan, hainbat diziplinatan jardun ziren 200 emakumeren lanak jarriko dituzte ikusgai; tartean, Sonia Delauny, Natalia Gontcharova eta Sophie Taeuber-Arpen koadro abstraktu eta koloretsuak.
Horiez gain, hiru erakusketa jarriko dituzte Film & Video aretoan: Alex Reynolds Bruselan ezarritako bilbotar artistarena; “Tximistaren dantza”, Cecilia Bengolea argentinarrarena, eta “Noa Eshkolen Mugimendu Notazioko lau ariketa”, Sharon Lockharten bideoinstalazioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Mikel Chillidak hartuko du Chillida Lekuren zuzendaritza
Museoaren "etorkizuna zehazten laguntzea benetako pribilegioa" dela esan du Eduardo Chillida artistaren bilobak. Apirilaren 1ean hartuko du kargua.
"Barreiatutako paisaiak": Euskal industriaren margoak, San Telmo museoan
Gerardo D’Abraira marrazkilariaren lanak ikusgai daude Donostiako San Telmo Museoan. "Barreiatutako paisaiak" izena du erakusketak, eta joan den mende erdialdeko lanak biltzen ditu.
Euskal artea ikusgai ARCOmadriden
Martxoaren 4tik 8ra, Madrilgo Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokak Euskal Herritik datorren artearen lagin bat hartuko du. Ignacio Mugicaren arabera, orain arte bizi izan dugun jarraipenaren erakusle da aurkitu ahal izango dena, baina galeria gazte gehiagoren falta sumatzen du, "eta arte garaikidea gazteena da, ezarrita dagoenarekin hautsi beharko luketena".
Euskal artista eta galeriak, Arcomadrid azokarako prest
Carreras Mugica eta Cibrián euskal galeriek programa orokorrean parte hartuko dute, eta Villa Magdalenak “Opening. Nuevas galerías” atalean. “El futuro, por ahora” atalean, June Crespo artistaren lanak erakutsiko dituzte Carreras Mugicak eta P420 Boloniako galeriak.
Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai
Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.
Maite Rosendek egin ditu Itzuliko eta Itzulia Womeneko kartelak
Donostiar artistak irabazi zuen Euskadi literatura saria ilustrazioaren atalean, eta, hortaz, hari dagokio txirrindularitza probetako kartelak diseinatzea.
Kutxa Fundazioak ibilbide bat proposatu du Elena Asinsen obran zehar
"Egitura, espazioa, denbora" erakusketak 100 lan baino gehiago biltzen ditu: marrazkiak, pinturak, eskulturak, liburuak, ikus-entzunezko piezak eta instalazioak. "Arte konputazionalaren eta abstrakzio geometriko moderno eta garaikidearen ezinbesteko figura" da Asins, Fundazioak azaldu duenez.
Txuspo Poyo artista nafarraren "Anonima" erakusketa, Azkuna Zentroan
Bilboko espazioko erakusketak ehun pieza baino gehiago bildu ditu, 1980ko hamarkadatik gaur egun arteko proiektu gehienak. Maiatzaren 17ra arte egongo da ikusteko aukera.
Zineb Sedira artistaren "Standing Here Wondering Which Way to Go" erakusketa, gaurtik Tabakaleran
1960ko eta 1970eko hamarkadetako Afrikako askapen-mugimenduak eta utopiak dakartza gogora.
Eusko Jaurlaritzak 31 obra gehitu dizkio Bilduma Partekatuari
Jaurlaritzak 300.482 euro inbertitu ditu 21 artistaren lanetan, Artiumeko, Bilbao Museoko eta Tabakalerako adituen erakunde arte batzorde baten aholkuei jarraituta. Erosi dituzten obren egileen artean daude Jose Ramon Amondarain, Mar de Dios, Angel Bados, María Luis Fernandez, Gema Intxausti, Imanol Marrodan, Manu Muniategiandikoetxea, Usoa Fullaondo…