Gorde
Kendu nire zerrendatik

MusEkintza, museoak eta arte eszenikoak uztartuta

18:00 - 20:00
MusEkintza, museoak eta arte eszenikoak uztartuta
Gaur, Gernika-Lumoko Euskal Herria museoa zinemako plato bilakatu eta bisitaria ikusle hutsa izatetik grabazioan parte hartzera pasatu da. Orain 84 urte gertatutako sarraskia gorpuztea egokitu zaie. MusEkintzaren baitan antolatutako ekimenetako bat da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X