Omako Baso berrituak 700 zuhaitz hartuko ditu, eta 2023ko irailean egongo da amaituta
Omako Basoa Agustin Ibarrolak osatutako artelana atontzeko proiektua 2023ko irailean egongo da burututa, eta 700 zuhaitz hartuko ditu orduan, 33 multzotan banatuta. Artelana berritzeko lan horiek, baina, bi fasetan egingo dira: lehena 2022ko ekainaren amaieran hasi eta urrian amaituko da, eta 14 zuhaitz multzo lekualdatuko dituzte; bigarrena 2023ko maiatzetik irailera bitartean da gauzatzekoa, eta gainerako 19 multzoak lekualdatuko dituzte orduan 33 multzoko obra osatu arte.
Zuhaitz multzo gutxiago egongo dira, beraz, Omako Baso berrituan, lehen 47 baitzeuden, baina zuhaitz kopurua handitu egingo da orotara, multzo horietako batzuk jatorrian baino handiagoak izango baitira, "artistaren jatorrizko asmoari jarraituta", gaur Bizkaiko Aldundiak proiektuaren berri emateko antolatu duen prentsaurrekoan azaldu dutenez.
Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura diputatuaren esanetan, "arazoa zegoen tokian, irtenbide berritzaile bat" aurkitu du Aldundiak aditu taldeen aholkularitzapean, eta "aukera baliatu da hainbat alderditan jarduteko, hala nola basoaren iraunkortasuna bermatuko duten kudeaketan eta mantentze lanetan; irisgarritasun fisikoan zein konektibitate hobearen bidez; hedapenari dagokionez ere; bisita gidatuak sartzean eta eduki berriak idaztean; edo larrialdiak kudeatzean, milaka bisitari hartzeko aukera emango duen espazioan".
Bi fase
Proiektua bi fasetan gauzatuko dute, 2022ko eta 2023ko udetan, eta bisita gidatuak egin ahalko dira uztailaren 25etik aurrera, beharginak ingurua atontzen ari diren bitartean.
Margotze prozesuan pintura ez kaltegarria erabiltzen ari da, Aldundiak azaldu duenez, eta kilometro batetik gorako ibilbidea prestatuko dute.
Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektua gauzatzeko, diziplina anitzeko lantalde bat osatu dute, Fernando Bazetak gidatuta eta Ibarrola familiaren laguntzarekin: bi artista plastiko; zaharberritze arloko hiru aditu; Euskal Arte Garaikideko EHUko espezialista bat; EHUko arkitekto bat eta Xortu enpresako bi arkitekto espezialista; EHUko Kontserbazio eta Zaharberritze Graduko bi ikasle; eta Basalan foru enpresako basogintzako aditu batzuk.
Bisitak
Omako Basoa bisitarientzat itxita egongo da uztailaren 25era arte, eta, egun horretatik aurrera, bisita gidatuak bakarrik egingo dira. Aurrez erreserbatu beharko dira horiek, 94 465 16 57 telefono zenbakira deituta.
Bisitariek jada margotuta dauden hainbat multzo ikusiko dituzte, eta beste multzo batzuk margotzeko prozesuaren lekuko izango dira. Egunean bi bisita antolatuko dira astelehenetik igandera, goizez, 10:30ean eta 12:30ean, irailaren 11ra arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Gernikako Udalak ere "Gernika" artelana lekualdatzea eskatu du, bonbardaketaren urteurrena dela eta
Udalerriko alkateak azpimarratu du "Gernikako herriak" berak nahi duela Picassoren artelana aldi baterako lekualdatzea. Jaurlaritzak duela gutxi egin zuen eskaera, baina Reina Sofia Museoak ez du onartu, kontserbazio arrazoiak tarteko.
"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira
EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Javier Ortiz de Guinea gasteiztar margolaria zendu da
Arabako paisajista eta erretratugileak 79 urte zituen, eta haren lanak, besteak beste, Arabako Arte Ederren Museoko eta Eusko Legebiltzarreko hormetan daude zintzilik.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Gernika" Guggenheimen egon dadin bederatzi hilabetez
Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura sailburuaren arabera, keinuak "balio sinboliko handia" izango luke Espainiako Gobernuaren partetik, Jaurlaritzaren eta Gernikako bonbardaketaren 90. urteurrenean gertatuko litzateke eta. Ernest Urtasun Kultura ministroari egin dio eskaera, Madrilen egindako bilera batean.
Mikel Chillidak hartuko du Chillida Lekuren zuzendaritza
Museoaren "etorkizuna zehazten laguntzea benetako pribilegioa" dela esan du Eduardo Chillida artistaren bilobak. Apirilaren 1ean hartuko du kargua.
"Barreiatutako paisaiak": Euskal industriaren margoak, San Telmo museoan
Gerardo D’Abraira marrazkilariaren lanak ikusgai daude Donostiako San Telmo Museoan. "Barreiatutako paisaiak" izena du erakusketak, eta joan den mende erdialdeko lanak biltzen ditu.
Euskal artea ikusgai ARCOmadriden
Martxoaren 4tik 8ra, Madrilgo Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokak Euskal Herritik datorren artearen lagin bat hartuko du. Ignacio Mugicaren arabera, orain arte bizi izan dugun jarraipenaren erakusle da aurkitu ahal izango dena, baina galeria gazte gehiagoren falta sumatzen du, "eta arte garaikidea gazteena da, ezarrita dagoenarekin hautsi beharko luketena".