Izendapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txomin Olabarri, Azkuna Zentroko zuzendari nagusi berria

2018ko maiatzetik 2024ko abendura bitartean Azkuna Zentroko zuzendari izan zen Fernando Perezek kargua bere borondatez utzi ondoren, Olabarri izendatzea erabaki dute.

Azkuna Zentroa. Irudia: Flickr

Azkuna Zentroko Administrazio Kontseiluak, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia buru duela, Txomin Olabarri Legarreta izendatu du gaur zuzendari nagusi.

1976an Bilbon jaioa, Txomin Olabarri Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta 2010etik Bizkaia Arenako zuzendaria da.

Zuzendaria aukeratzeko prozesua apirilaren 13an hasi zen, eta gaur amaitu da ezohiko kontseilu batean. Bertan erabaki da Txomin Olabarri izendatzea ardura hori bere gain hartzeko, elkarrizketa pertsonalak egin eta hautagaitzak aztertu ondoren.

Aukeraketa "prestakuntzako, gaitasuneko eta esperientzia profesionaleko irizpide objektiboen arabera egin da, eta aro berri bat ireki du zentroan", azpimarratu du Azkuna Zentroak.

Txomin Olabarriren izendapena 2018ko maiatzetik 2024ko abendura bitartean Azkuna Zentroko zuzendari izan zen Fernando Perezek kargua bere borondatez utzi ondoren etorri da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X