Bilboko Arte Ederren Museoak 1970eko eraikina berriro zabalduko du urriaren 8an, egitarau berezi batekin
Irekierarekin, museoak "mugarri garrantzitsua jarri du" bere eraldaketan, eta 2026ko ekainean aurreikusitako 'Agravitas' espazioaren inaugurazioarekin amaituko da.
Bilboko Arte Ederren Museoa. Irudia: EITB
Bilboko Arte Ederren Museoak 1970eko eraikina berriro zabalduko du urriaren 8an, erreforma amaitu ondoren erakusketa eta jardueren egitarau berezi batekin. Norman Foster eta Luis Maria Uriarteren handitze proiektuarekin batera burutu dituzte eraikin horretako lanak..
Irekiera honekin, museoak "mugarri garrantzitsu bat jarri du" bere eraldaketan, eta 2026ko ekainean aurreikusitako 'Agravitas' espazioaren inaugurazioarekin amaituko da.
Egitarau bereziari hasiera emateko, BBVAren babesarekin, 'Elogio del horizonte III' eskultura jarriko da Chillida plazan. Horrela, artista donostiarraren lana Bilbora itzuliko da, erreforma obren ondorioz Chillida Lekura eraman behar izan baitzuten.
1963 eta 1970 artean Alvaro Libano eta Ricardo Beascoa arkitektoek proiektatutako eraikin enblematikoa Bilboko museoaren lehen handitzea izan zen, eta arteari zuzendutako kultura azpiegitura berriagoa emateko egin zen.
Eusko Jaurlaritzako, Udaleko eta Foru Aldundiko ordezkariak izan dira prentsaurrekoan, baita patronatuko kide nagusiak ere, hala nola BBK Fundazioa, Petronor, Iberdrola eta BBVA.
'Agravitas' arkitektura berria eraikitzearekin batera egina -bi eraikinek Chillida plazatik sarrera eta komunikaziorako eremu bertikala partekatuko dituzte-, birgaitzeak, urritik aurrera, erakusketa eta hezkuntzarako jarduerak aurrera eramatea ahalbidetuko du, lanen azken fasean.
Birgaitze integralak ia 6.000 metro karratu hartu ditu, eta egitura eta instalazioak egungo segurtasun arauetara eta erakundeek eskatutako suteen aurkako arauetara egokitzeko beharrari erantzun dio. Horretarako, "eskakizun eta konplexutasun handiko" prozesu teknikoa behar izan da, balio arkitektoniko handiko eraikina baita.
Chillida plaza irekitzean eta jarduera publikoa 1970eko eraikinera lekualdatzean, urrian, 'Agravitas' arkitektura berriaren obren azken fasea abiatuko da, eta, aldi berean, Pedro de Icaza y Aguirre halleko eskailera monumentalaren azpian, 1945eko jatorrizko eraikina eta Arriaga atari berria lotuko dituen pasabidea egingo dute.
Egitarau bereziaren barruan, urriaren 8tik aurrera, 30 bat artelan jarriko ditu museoak ataripe edo atari zaharrak hartzen duen espazioan. Ataripe hori Libano eta Beascoako eraikinaren beheko solairuan dago, eta plaza estaliaren izaera berreskuratzen du.
Besteak beste, Agustin Ibarrola, Richard Serra, Itziar Okariz, Juana Cima Sugoi eta Gema Intxausti euskal artisten lanak biltzen ditu erakusketak.
Urriaren 8an irekiko ditu ateak Georg Baselitz alemaniarraren pintura erakusketa batek. Baselitz XX. mendearen bigarren erdialdean artista ospetsuenetako bat da.
1970eko eraikinaren galeria nagusian kokatua, erakusketak azken hamarkadan sortutako 50 margolan inguru aurkeztuko ditu, Norman Rosenthal historialariak aukeratuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal artista eta galeriak, Arcomadrid azokarako prest
Carreras Mugica eta Cibrián euskal galeriek programa orokorrean parte hartuko dute, eta Villa Magdalenak “Opening. Nuevas galerías” atalean. “El futuro, por ahora” atalean, June Crespo artistaren lanak erakutsiko dituzte Carreras Mugicak eta P420 Boloniako galeriak.
Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai
Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.
Maite Rosendek egin ditu Itzuliko eta Itzulia Womeneko kartelak
Donostiar artistak irabazi zuen Euskadi literatura saria ilustrazioaren atalean, eta, hortaz, hari dagokio txirrindularitza probetako kartelak diseinatzea.
Kutxa Fundazioak ibilbide bat proposatu du Elena Asinsen obran zehar
"Egitura, espazioa, denbora" erakusketak 100 lan baino gehiago biltzen ditu: marrazkiak, pinturak, eskulturak, liburuak, ikus-entzunezko piezak eta instalazioak. "Arte konputazionalaren eta abstrakzio geometriko moderno eta garaikidearen ezinbesteko figura" da Asins, Fundazioak azaldu duenez.
Txuspo Poyo artista nafarraren "Anonima" erakusketa, Azkuna Zentroan
Bilboko espazioko erakusketak ehun pieza baino gehiago bildu ditu, 1980ko hamarkadatik gaur egun arteko proiektu gehienak. Maiatzaren 17ra arte egongo da ikusteko aukera.
Zineb Sedira artistaren "Standing Here Wondering Which Way to Go" erakusketa, gaurtik Tabakaleran
1960ko eta 1970eko hamarkadetako Afrikako askapen-mugimenduak eta utopiak dakartza gogora.
Eusko Jaurlaritzak 31 obra gehitu dizkio Bilduma Partekatuari
Jaurlaritzak 300.482 euro inbertitu ditu 21 artistaren lanetan, Artiumeko, Bilbao Museoko eta Tabakalerako adituen erakunde arte batzorde baten aholkuei jarraituta. Erosi dituzten obren egileen artean daude Jose Ramon Amondarain, Mar de Dios, Angel Bados, María Luis Fernandez, Gema Intxausti, Imanol Marrodan, Manu Muniategiandikoetxea, Usoa Fullaondo…
"Bitartekaritza partekatuak" erakusketa aurkeztu du gaur Chillida Lekuk
Nagore Legarretaren argazkiek eta Beñat Iturriozen ikus-entzunezkoak osatzen dute, eta batzuek krisi klimatikoaren eta despopulazioaren aurrean duten rolari buruzko gogoeta egiten du.
Marie Leczinska Frantziako erreginaren erretratu ofiziala, Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai
Frantziako Maria erreginaren erretratua 1748koa da. Jatorrizko bertsioa Versalleseko Jauregian dago, eta mexikar eta euskaldun jatorriko familia batek laga dio Baionako museoari. Museo zaharberritua ireki eta lehen hamar asteetan, 50.000 bisitari baino gehiago jaso dizute Bonnat Helleun; % 30 baionarrak, beste heren bat euskal herritarrak, eta, gainerakoak, kanpokoak.
Denise Scott Brown arkitektoari buruzko atzera begirakoa aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoak
Denise Scott Brown (Nkana, Zambia, 1931) XX. mendeko bigarren erdialdeko arkitektorik garrantzitsuenetakoa da. Bidaiari, argazkilari eta aktibistaren lanaren gaineko erakusketa hiru ataletan egituratuta dago: hiria, kalea eta etxea.