HERIOTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaia Arrazola arabar ilustratzailea zendu da

41 urteko artista bisuala Bartzelonan hil da. “Waba Sabi” eta “Totoro y yo” liburuak ondu zituen, baita 2024ko Andrea Maria Zuriaren jaietako kartela ere. 

Amaia Arrazola ilustratzailea zena
Amaia Arrazola, Andre Maria Zuriaren 2024ko kartelaren aurkezpenean

Amaia Arrazola arabar ilustratzailea, Waba Sabi eta Totoro y yo liburuen zein munduan zehar ikusgai dauden hainbat mural erraldoiren egilea, zendu da, Bartzelonan, 41 urte zituela. 

Arrazola 1984an jaio zen, Gasteizen, Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zituen Madrilgo Unibetsitate Konplutentsean eta arte zuzendari lanean hasi zen gero, publizitate arloan. 

2010ean, Bartzelonara iritsi zen, eta bertan abiatu zuen ilustratzaile profesional freelance ibilbidea; Uniqlo, Nike eta beste hainbat markarentzat aritu zen, baita Bartzelonako Unibertsitatearentzat, Bartzelonako Udalarentzat eta Bizkaiko Foru Aldundiarentzat ere, besteak beste.

2018an, Waba Sabi liburua kaleratu zuen, Lunwerg Editores argitaletxearekin, eta bere jardunak beste bide bat hartu zuen, Totoro y yo Hayao Miyazaki japoniarraren filmetan oinarritutako 2022ko lanak berretsi zuena.

Aurten, Cirque du Soleilen “Alegria” ikuskizun berrirako mural bat egin zuen, eta 2024ko Andre Maria Zuriaren jaietako kartela ere berak sinatu zuen. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X