Nafarroako Museorako sarrera doakoa izango da martxoaren 1era arte
Eraikina egokitzeko obren lehen zatia amaitu ondoren, bilduma iraunkorreko lau solairuak bisitarien eskura daude berriro.
Nafarroako Museoak, Iruñean, bere erakusketa iraunkor osoa ireki du berriro eraginkortasun energetikoko obren lehen fasea amaitu ondoren.
Lanak (isolamendu termikoa, kanpoko arotzeria, fatxada...) 2024ko abenduan hasi ziren, erakusketa iraunkorreko lau solairuak ixtea ekarri zuten, eta 2.239.517 euroko kostua izan dute.
2026rako, Museoak kobrezko lingote multzo bat eta Tafallako Ceda-La Celada udalerriko aztarnategian aurkitutako Brontze Aroko zeramikazko edalontzi multzo bat izango ditu ikusgai, baita Museoak 2021 eta 2024 urteen artean egin dituen arte garaikideko azken erosketak eta Koldo Sebastian eta Fernando Golvanoren lanak ere.
Leireko arketa, 1004. urteko elefante-bolizko kutxa, eta Francisco de Goyaren San Adriango markesaren erretratua jendearen aurrean egongo dira berriro.
Zure interesekoa izan daiteke
Piranesiren grabatuak, Durangoko museoan
Durangoko Arte eta Historia Museoak “Giovanni Battista Piranesi. Erroma amestua” erakusketa du ikusgai apirilaren 26ra arte. Itzal handia izan duen XVIII. mendeko sortzailea izan zen Giovanni Battista Piranesi. Veneton ikasi zuen arkitektoak grabatugintza landu zuen, batez ere, Erroman. José Ignacio Olaveren bilduma da erakusketaren oinarria, eta Garazi Arrizabalaga Durangoko museoaren zuzendaria izan da komisarioa.
Ukitzeko Artea programako beste lan bat aurkeztu du Arte Ederren Bilboko Museoak, pertsona itsuentzat
Luis Melendez artistaren obra baten ukitzeko bertsioa aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko Museoak. Lan hori eta aurreko hamar edizioetako beste batzuk Bizkaiko 16 ikastetxetan erakutsiko dituzte. Ikusmen arazoak dituzten ikasleei artearen esperientziaz gozatzeko aukera emango die, eta gainerako ikasleek, begiak tapatuta dituztela, ikusmen gabeziaren ondorioak sentituko dituzte.
Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean , Artiumen
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Gasteizko Museoak abuztuaren 30era arte izango du ikusgai Zirkulu batetik begirada begiraden zirkulu batean erakusketa. Hogei artista eta kolektibok hartu dute parte "pentsamendu dekolonialaren, zibernetikaren eta feminismoen eragina duten praktiken genealogia" proposatzen duen bilduman.
Behaketa patxadatsu eta arretatsuaren aldarrikapena, Tabakaleran
"Strong back, soft front" Maite González Martínezen bideo eta collageen erakusketa Iñigo Villafranca Apesteguiak komisariotu du. Martxoaren 2ra arte egongo da ikusgai, "begiratzeko beste modu bat" proposatzen duen bilduma Donostiako zentroan.
"Bizkaiaren espiritua" erakusketa ikusgai, Bizkaiko Eleiz Museoan
Lurraldearen espiritualtasunetik egindako bidaia da "Bizkaiaren espiritua. Nortasun sozial eta erlijiosoaren irudikapenak mende-aldaketan (1870-1936)", XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen hamarkadetara arte.
Iñaki García Erguin pintorea zendu da
Bilbotar pintorea Jose Lorenzo Solisen ikaslea izan zen, eta Emen taldea sortu zuen, 1966an, Jose Maria de Ucelayrekin eta Agustin Ibarrolarekin, besteak beste. 91 urte zituela hil da.
"Lurraren Arteak" erakusketak landarez bete du Guggenheim Bilbao
Bizkaiko hiriburuko Guggenheim Museoak naturarekin eta lurrarekin lotura duten ehun artelan berri baino gehiago jarri ditu ikusgai, abenduaren 5etik maiatzaren 3ra arte, 'Lurraren Arteak' erakusketan.
FIG Bilbao Grabatu eta Paperean Artearen Nazioarteko Jaialdiaren XIV. edizioa hasi da
2025eko azaroaren 27tik 30era egingo dute topagunea, Euskaldunan. Grafika garaikideko egunerokotasuna eta joerak erakusten dituen bilkurako herrialde gonbidatua Taiwan da.
Artiumek Raisa Alavaren horma-irudi bat jarri du publiko gazteenentzako liburutegian
Raisa Alavak (Zuatza, 1990) beren-beregi sortu du "Nomen Omen" Gasteizko museoan ipintzeko.