Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Javier Ortiz de Guinea gasteiztar margolaria zendu da

Arabako paisajista eta erretratugileak 79 urte zituen, eta haren lanak, besteak beste, Arabako Arte Ederren Museoko eta Eusko Legebiltzarreko hormetan daude zintzilik.

Javier Ortiz de Guinea Diaz de Otaloraren Gasteizko paisaia bat

Ortiz de Guineak margotutako Gasteizko paisaia baten zatia. Argazkia: Familiak lagata.

Javier Ortiz de Guinea Díaz de Otalora arabar margolaria ostegun honetan hil da, 79 urte zituela, familiak iragarri duenez.  

Miguel Indurain txirrindulariaren, Carmelo Bernaola musikariaren eta Garaikoetxea, Ardanza, Ibarretxe, Lopez, Agirre eta Leizaola lehendakarien erretratuak egin ditu Ortiz de Guineak.

Horrez gain, Gasteizko txoko enblematikoak ere islatu zituen koadroetan, eta bi liburu egin ditu: 100 personajes alaveses eta Vitoria-Gasteiz en acuarela y verso

Haren lanak Arabako Foru Aldundian, Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Arabako Arte Ederren Museoan eta Eusko Legebiltzarrean daude ikusgai.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X