Artea
2025/06/17 - 14:57
Agustin Ibarrolaren ''Euskadi, 1977-1979'' erakusketa berreskuratu du Arte Ederren Bilboko Museoak
Agustin Ibarrolak 1979an museorako sortu zuen jatorrizko instalazioko 18 mihise zaharberrituta aurkeztuko dira. Sei gehiago batuko dituzte, eta jatorriko 27 aleko multzoa osatzeko falta diren beste hirurak galdutzat eman dituzte.
2025/06/11 - 09:10
Ruth Asawa, Jasper Johns, Steve McQueen eta Dan Flavin, Guggenheimen 2026an
Bilboko museoaren fundazioko patronatuak bilera egin du bart, Miren Arzalluz zuzendari nagusi denetik egin duen lehenengoa. Museoak inoiz baino bisitari gehiago izan ditu 2025ean.
2025/05/30 - 16:50
Artiumek Josu Bilbaoren eta Chantal Akermani buruzko erakusketa bana aurkeztu du
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak "h" bermeotarraren erakusketa eta "Chantal Akerman. Irudiari aurre egitea" Akermanek eta erakusketaren komisario Claire Athertonek elkarlanean sortutako instalazioak paratu ditu.
2025/05/25 - 16:24
''Miñan'' liburuaren antzezlana Londresen estreinatu dute, ''Little Brother'' izenburupean
Amets Arzallusen liburuan oinarritutako antzezlana Londresko Jermyn Street Antzokian estreinatu da aste honetan, Timberlake Wertenbaker antzerkigilearen eskutik, eta ekainaren 21a arte izango da ikusgai.
2025/05/20 - 16:33
Arte Ederren Bilboko Museoak ''Deikundea'' Berrugueteren koadroa zaharberritu du
"Deikundea" 1485-1490 urteen inguruan –beharbada Palentziako elizaren baterako– egindako Ama Birjinaren bizitzaren eszenekin osatutako erretaula baten parte izan zen.
2025/05/07 - 11:01
Bilboko Arte Ederren Museoak eta BBKk Artearen Ibilbidea egitasmoaren seigarren edizioa aurkeztu dute
Seigarren urtez, Arte Ederren Bilboko Museoak bilduma propioko obrak kalera aterako ditu programa horren baitan. 38 obra hautatu dituzte, eta Bizkaiko 31 herritara iritsiko dira lanok, abendura arte.
2025/05/06 - 13:47
Sebas Velasco: "Balkanetan, nonahi antzematen da historiaren konplexutasuna"
Sebas Velasco donostiar margolariak "The morning will change everything" bakarkako erakusketa ikusgai jarri du Sarajevon, Bosnia-Herzegovinako Historia Museoan. Berarekin hitz egin dugu.
2025/05/04 - 10:35
Iñaki Olazabal Ezeiza eskultorea zendu da
Artistak 1983an ekin zion eskultura-prestakuntzari, Sorabillako tailerrean, eta zinka hartu zuen lehengai nagusitzat, hainbat forma geometriko eta biluziko eskulturak sortzeko.
2025/04/30 - 11:08
Euskal konpainiek sei hautagaitza lortu dituzte Max Sarietan
Marie de Jongh, Tanttaka Teatroa eta Kukai Dantza konpainiek eta Jose Luis Raymond eszenografoak bost sari eskura ditzakete ekainaren 16an Iruñeko Gayarre Antzokian emango diren sarietan.
2025/04/26 - 18:50
Ehunka dantzarik Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatu dute Bilbon, ohiko alfonbra gorriaren ekitaldiarekin
Bizkaiko 14 dantza eskolatako 250 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte ekitaldian, eta askotariko diziplinak izan dira ikusgai.
2025/04/17 - 15:55
Gerrak haur gazatarrengan izan duen ondorioei buruzko argazki batek irabazi du World Press Photo globala
Irabazlearen irudia Gazako 9 urteko haur batena da. Israelek 2024ko martxoan egindako eraso batean bi besoak galdu zituen eta Dohara eraman zuten tratamendua jasotzeko.
2025/04/16 - 18:38
Erreferentziazko museoa izateko prestatzen ari da Baionako Bonnat
2011an itxi zuten eraberritzeko eta azaroan zabalduko ditu berriz ateak, 35 milioi euroko inbertsioaren ondoren. 7.000 obra izango ditu ikusgai, horietako asko goi mailakoak.
2025/04/16 - 16:32
2026ko ekainaren 24an amaituko dituzte Arte Ederren Bilboko Museoko lanak
Museoa zabaltzeko eta berritzeko lanak 2022an abiatu ziren, eta datorren urteko uda hastearekin batera bukatuko bide dira, San Joan egunean inauguratzeko.
2025/04/16 - 14:25
2026ko ekainaren 24an irekiko dute Arte Ederren Bilboko Museo berritu eta handitua
Agravitas proiektua gauzatuta, museoak 5.000 metro koadro gehiago izango ditu, eta orain arteko 2.250 metro koadroak berriztatuta agertuko dira.
2025/04/10 - 15:42
''Helen Frankenthaler: Araurik gabe margotzen'' erakusketa, Guggenheimen ikusgai
"Busti eta zikindu" teknika asmatu zuen artista etengabeko esperimentazioan aritu zen sei hamarkada luzez, eta eskulturak, zeramika, tapizak eta obra grafikoaK ere sortu zituen. Bilboko museoaren erakusketa berria irailaren 28ra arte egongo da ikusgai.
2025/04/03 - 14:07
Miren Arzalluz: ''Etorri beharrekoak etorriko dira''
Guggenheimen zuzendaritza hartu eta hiru egunera, Miren Arzalluzek lehen agerraldia egin du gaur, "Vito Acconci / Sergio Prego: YOU" erakusketaren aurkezpenean.
2025/04/03 - 09:44
''10 urtez artea edukiontzietan'' erakusketa aurkeztu du Itsasmuseumek
Ekainaren amaiera arte egongo da ikusgai azken hamar urteetan Itsasmuseumeko zabalgunean izan diren kontainer artistikoen maketak biltzen dituen erakusketa.
2025/04/01 - 16:43
Arte Ederren Bilboko Museora bueltan da ''Grekotik Zuloagara'' erakusketa.
XVI. mendetik XX.era margotutako 30 koadro eta bi eskultura dira, museoaren bildumakoak. Izen handiak daude tartean: Grekoa, Ribera, Zurbaran, Goya eta Zuloaga.
2025/04/01 - 10:09
Abel Azconak amaren eskuari helduko dio 37 urte geroago
Nafar artistak "El encuentro final" (azken topaldia) performancea egingo du asteartean, apirilak 1, Madrilen; Isabel Gomez Aranda amarekin batuko da Azcona, akzio artistiko batean, hark jaioberria zela abandonatu eta gero.
2025/03/26 - 11:52
Cristina Iglesias, Familia Santuko fatxada nagusia diseinatzeko hautagai
Donostiar artistak Bartzelonako tenpluko Aintzaren Fatxadarako proposamen bat aurkeztuko du, Miquel Barcelok eta Javier Marinek bezala.