Aliantza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EITBk eta Artiumek hitzarmena sinatu dute arte garaikidearen ondarea ikus-entzunezko lanen bitartez zabaltzeko

2025ean garatuko den lehen proiektua Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artisten ibilbideei buruzko bi pieza dokumental ekoiztea izango da.

Akordioaren aurkezpena. Argazkia: Artium Museoa

EITBk eta Artium Museoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute arte garaikidearen esparruan eduki kulturalak garatzeko. Hitzarmenak arte garaikidearen ondarea zaintzea eta zabaltzea du helburu, Euskadiko artisten lana eta ibilbidea publiko zabalarengana hurbilduko duten edukiak sortuz.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusi eta Artium Fundazioaren presidenteak, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena aurkeztu dute Artium Museoan, arte garaikidearen alorrean ondare kolektiboa zabaltzeko lan-esparru egonkorra izango dena. Haiekin batera, ekitaldian izan dira Beatriz Herraez Artium Museoaren zuzendaria eta Mari Puri Herrero artista.

Mari Puri Herrero, ekitaldian. Argazkia: Artium Museoa

Akordio horren esparruan, bi erakundeek elkarrekin lan egingo dute kultura garaikidea publiko berrien artean zabaltzeko Euskal Herriaren testuinguruan, euskal artisten lana zabaltzeko plataforma izango dira eta egungo gizarteak dituen beharrei eta erronkei erantzuteko sorkuntza garaikidetik ondorioztatzen diren balioak bultzatuko dituzte.

Mari Puri Herrero, ekitaldian. Argazkia: Artium Museoa

Lankidetza aurrera eramateko, garatu beharreko hainbat programa zehaztu dira, proiektua bultzatzen duten erakundeen artean partekatutako lantalde batek sustatua. Akordio-esparru honen lehen ekintza Euskal Herriko arte plastikoen esparruko bi artista nabarmenen ibilbideetan oinarritutako bi pieza dokumentalen ekoizpenean gauzatuko da: Esther Ferrer (Donostia, 1937) eta Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942). Artista horiek ibilbide profesional luzea izan dute eta azken hamarkadetan arte-praktika garaikideen garapenari egindako ekarpena erabakigarria izan da. Ikus-entzunezko pieza horiek datozen hilabeteetan egin eta 2025ean aurkeztuko dira. Sareko lanaren aldeko apustua dira, eta, aldi berean, bi erakundeek euskal artisten lana ikuspegi kritiko eta historiko batetik ezagutarazteko duten konpromisoa indartzen laguntzen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Flamenco On Fire Iruñea argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Flamenco On Fire jaialdiak ‘tablao’ inprobisatu bihurtu ditu Iruñeko balkoirik enblematikoenak

Iruñeko balkoirik esanguratsuenak benetako ‘tablao’ bihurtu dira berriro egun hauetan, Flamenco On Fire jaialdiaren edizio berri bati esker. Gaur eguerdian, udaletxeko balkoitik, Pedro Heredia 'El Granaino' kantari ezagunak errezitaldi intimo eta hunkigarria eskaini du, Gabriel Lorenteren gitarra-jole bikainak lagunduta. Flamenco On Fire jaialdiaren egitarauak bihar jarraituko du toki berean; hain zuzen ere, Jose Merce maisuaren saioa dago iragarrita bertan.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X