Artea
2022/03/19 - 14:51
2022 ko Pritzker Arkitektura saria Burkina Fasora, Afrikara lehendabiziko aldiz.
Francis Keré (Gando, Burkina Faso. 1956)Berlinen ikasketak egiten ari zela egin zuen bere lehen eraikina: Gando, bere jaioterriko eskola. 700 pertsonarentzako erabilera duen eraikina.
2022/03/09 - 14:03
Javier de Isusi artistak diseinatu du Itzuliaren 61. edizioko kartela
Euskadi Literatura Saria Literatura Lanen Ilustrazio kategorian jaso duen pertsona izaten da, duela hiru urtetik, txirrindularitza probaren kartela diseinatzeko arduraduna.
2022/03/08 - 14:32
Gasteizko Montehermoso zentroak lehen euskal emakume argazkilaria omenduko du
Eulalia Abaituak egindako hamasei argazki hainbat euskal idazlek grabatutako beste horrenbeste audiorekin uztartzen dira apirilaren 24ra arte ikusgai egongo den erakusketan.
2022/02/24 - 16:35
''Jean Dubuffet: ospakizun bizia'' erakusketa, ostiraletik aurrera ikusgai Bilboko Guggenheim museoan
Bere ibilbidean zehar, Jean Dubuffetek konbentzio kulturalak eta edertasunaren inguruan gizartean onartutako ideiak gaitzetsi zituen ikuspegi berri eta pizgarriak aztertzeko.
2022/02/24 - 15:49
Josu Maroto: "Boligrafoz egindako arteak harridura eta miresmena eragiten du oso lan-tresna arrunta delako"
Josu Maroto arkitekto eta marrazkilari urretxuarrak "Masala Soul Project" ekimenaren baitan, bolalumaz marrazteko teknika erakutsiko du Martxoaren 5ean Undermount kultura haztegian.
2022/02/23 - 16:16
Bi euskal galeria, Arcomadrid azokan
185 erakusketarik hartuko dute parte arte garaikideko Madrilgo azokan. Euskal galeriez gain, beste hainbat galeriak euskal artisten lanak erakutsiko dituzte.
2022/02/16 - 17:58
Chillida Lekuk "Reaching Out" Thomas J Priceren eskultura erakutsiko du maiatzaren 30era arte
Museoko zelaietan jarri duten 3 metroko lanak isolamenduaren eta gaur egungo munduaren konektibitatearen inguruko hausnarketa proposatzen du.
2022/02/09 - 10:23
Ukitzeko moduko artea
Guggenheim museoak "Idi-bihotzak" eskulturaren maketa aurkeztu du, pertsona itsuentzako errepliken artean bosgarrena. Museoarekin eta ONCErekin hitz egin dugu itsuentzako arteaz eta irisgarritasunaz. Biak ala biak bat datoz esatean artea zentzumen bakarretik baino haratago doala.
2022/02/09 - 10:23
Txuria eta beltza ukitu ahal izatea
Duela hamarkada bat baino gehiago sortu zuen Juan Torre argazkilariak "Ukitzeko irudiak" erakusketa. Horren prozesua azaldu digu, eta artea pertsona itsuei gerturatzeko erronkez ere aritu da.
2022/02/04 - 12:34
Guggenheimek artea inspirazio iturri gisa jarrita ospatuko du mende laurdena
Bilboko museoak erakusketa eta karduera programa bat prestatu du 25. urteurrena ospatzeko, eta Euskal Autonomía Erkidegoko herritar guztiak gonbidatu ditu urri eta azaroan museoa sarrera ordaindu barik bisitatzeko.
2022/02/03 - 13:54
June Crespo artistak Veneziako Bienalean parte hartuko du
Apirilaren 23tik 27ra egingo dute arte garaikideko erakusketa Italiako hirian, Cecilia Alemani komisario dela.
2022/02/02 - 14:49
Esther Ferrer eta denbora, liburu batean
Aintzane Usandizagak eta Aran Santamariak "(Ia) guztia moztu eta itsats daiteke" liburua aurkeztu dute, "Ferrerren unibertso kontzeptualean oinarritutako fikziozko lana".
2022/01/31 - 17:30
Beste museo batzuekin partekatuko dituen 49 artelan aurkeztu ditu Artiumek
Artiumek berak, Tabakalerak eta Bilboko Arte Ederren Museoak aukeratu dituzte 15 euskal sortzaileren lanok. Eusko Jaurlaritzak 150.000 euroko ez ohiko dirulaguntza eman du artelanok erosteko.
2022/01/27 - 17:56
Jose Antonio Sistiaga artistaren atzera begirako erakusketa, Donostian
Naturarekin zuen harremana du ardatz Gaur taldea bultzatu zuen eta zeluloide gainean eskuz margotutako lehen pelikula egin zuen artistaren erakusketak.
2022/01/25 - 16:25
Bilboko Arte Ederren Museoak Zuloaga, Guinea eta Barruetaren hiru koadro erakutsiko ditu
Bilboko erakusketa zentroari dohaintzan emandako hiru artelanak martxoaren 27ra arte egongo dira ikusgai.
2022/01/21 - 16:52
"Pentsatzeko leku bat" erakusketa ireki du Artiumek
Gasteizko museoak 1957tik 1979ra Euskal Herrian izandako arte eskola eta praktika esperimentalei begiratzen die oraingoan. Oteizan izan zen orduan erreferente nagusia.
2022/01/16 - 23:30
Euskal museoak, 2022rako prest
Euskal museoentzat giltzarri izango da 2022a. Batzuentzat urteurrena izango da, eta beste batzuk hazteko bidean daude. Programazio zabala dute guztiek, eta bideo honetan eman dizkigute zertzelada batzuk.
2021/12/23 - 17:16
Fauvismotik surrealismora Guggenheimen, Parisko Musée d'Art Moderneko obretan zehar
Bilboko museoak "Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d'Art Moderneko maisulanak" erakusketa eskainiko du otsailaren 11tik maiatzaren 22ra: Matisse, Braque, Natalia Goncharova, Juan Gris, Picasso, Bretos, Ernst…
2021/12/20 - 14:36
Juncal Ballestin arabar artistaren legatua Artiumen esku utzi du Anesvad Fundazioak
Anesvad Fundazioa arabar artistaren obra sorta eta dokumentu funts zabala jaso zituen, zendu zenean, eta Arte Garaikideko Euskal Museoaren esku utzi ditu orain.
2021/12/19 - 14:37
Emakume artistak ikusgarritasun(ez)etik San Telmo museoko erakusketara
Haizea Barcenilla eta Garazi Ansa komisarioek 2 urteko ikerketa lanaren ondoren, eta San Telmo museoaren interesetik abiatuta emakume artistek arte sistemaren konfigurazioan bizi izan duten ikusezintasunaz gogoeta proposatu dute.