Artium
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juncal Ballestin arabar artistaren legatua Artiumen esku utzi du Anesvad Fundazioak

Anesvad Fundazioa arabar artistaren obra sorta eta dokumentu funts zabala jaso zituen, zendu zenean, eta Arte Garaikideko Euskal Museoaren esku utzi ditu orain.
Juncal Ballestinen lan bat, Artiumen
Juncal Ballestinen lan bat, Artiumen

Ramiro González Arabako diputatu nagusi eta Artium Fundazioaren presidenteak eta Garbiñe Biurrun Anesvad Fundazioaren presidenteak hitzarmena sinatu dute gaur, Anesvadek Artium Arte Garaikideko Euskal Museoari dohaintzan eman diezaion Juncal Ballestín artistaren (Vitoria-Gasteiz, 1953-2015) legatu artistiko eta dokumentala.

Dohaintza horrek arabar artistaren 40 obratik gorako funtsa eta dokumentu sorta zabal bat jasotzen ditu, eta Juncal Ballestín ikerketa-beka sustatzeko eta argitalpen espezifiko bat argitaratzeko konpromisoak ere hartu ditu gain Artiumek.

Juncal Ballestínek material, baliabide eta teknika asko erabili zituen bere ibilbidean: pintura, marrazkia, instalazioa, bideoa, obra grafikoa…. 

Gaur Anesvad Fundazioak dohaintzan emandako obretako asko aurreko urtarrilean museoko A4 aretoan inauguratutako Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa erakusketan erakusgai jarri ziren.

Arte Garaikideko Euskal Museoak datozen egunetan egingo du Juncal Ballestín nazioarteko ikerketa-bekaren deialdia. Horren xedea izango da "Euskadiko nahiz nazioarteko arte feministaren historiografia edo/eta museoaren programei edo haren bildumari atxikitako emakumezko artista eta pentsalarien lanen azterketa garatzeko helburua duen ikerketa-proiektu bat aukeratzea".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X