Bigarren aldiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Julio Sotok jantzi du Nafarroako bertsolari onenaren txapela

Iruñeko Labrit pilotalekuan 1.300 pertsonatik gora bildu ziren eta saio ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Soto Xabier Silverirari gailendu zitzaion buruz burukoan, tarte txikiarekin.
Julio Soto, txapela jantzita.
Julio Soto, txapela jantzita. Argazkia: nafarroakotxapelketa.com

Julio Sotok (Gorriti, 1987) irabazi zuen atzo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Bildutako 1.300 bertsozale baino gehiagok bertso-saio eta giro ederraz gozatzeko aukera izan zuten, izan ere, finalera iritsi ziren zortzi bertsolariek (Julio Soto, Xabier Silveira, Estitxu Arozena, Jon Barberena, Julen Zelaieta, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Xabier Terreros) maila handia erakutsi zuten.

Buruz burukoan Xabier Silveirari gailendu zitzaion Soto, alde txikiarekin, lau puntu eta erdi hain zuzen ere. Hirugarren postua Estitxu Arozenak lortu zuen, eta laugarren izan zen Jon Barberena.

Manolo Arozena Nafarroako Bertsozale Elkarteko presidente ohiak izan zuen Sotori txapela janzteko ohorea.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X