Gaztelumendi Murgiako finalaurrekoan izango da Altsasun irabazi ostean
Beñat Gaztelumendik irabazi du Altsasuko kanporaketa eta hurrengo faserako zuzeneko txartela eskuratu.
Honako puntuazioa lortu dute bertsolariek:
Beñat Gaztelumendi 695,5
Jexux Mari Irazu 666,5
Xabier Silveira 652,5
Unai Agirre 650,5
Erika Lagoma 622,5
Oihane Perea 602
Altsasun lortu duen lehen postuari esker, Beñat Gaztelumendi zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Azaroaren 17an Murgian jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du añorgarrak, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta oraindik erabakitzeke dauden beste hiru bertsolarirekin.
Asteazkenetik sarrera guztiak salduta zirela, 825 bertsozalek lepo bete dute Burunda pilotalekua. Antolatzaileek bereziki eskertu nahi izan dute Altsasuko udalak, Sakanako mankomunitateak eta Sakanako bertso eskolak saioa antolatzeko emandako laguntza.
Legazpin jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa. Saioa hurrengo larunbatean, hilaren 19an, izango da, 17:30ean, Urbeltz pilotalekuan. Sei bertsolari arituko dira: Ainhoa Agirreazaldegi, Beñat Lizaso, Igor Elortza, Inigo Mantzizidor "Mantxi", Jokin Uranga eta Oihana Bartra.
Legazpiko kanporaketako sarrerak dagoeneko salgai daude bertsosarrerak.eu webgunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Iñaki Viñasprek irabazi du 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Iñaki Viñaspre Simonek eta Unai Anda Delikak lortu dute puntu gehien lortzea 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalean, eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Azkenean, Viñasprek jantzi du txapela. Martxoak 3 elkarteko kideek jantzi diote txapela Viñaspreri.
Arabako Bertsolari Txapelketaren finala gaur arratsaldean jokatuko da eta zuzenean eskainiko du ORAIN albiste zerbitzuak
Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi nor baino nor gehiago arituko dira Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. Martxoak 3 elkarteak jantziko dio txapela irabazleari.
Arabako Bertsolari Txapelketa
Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi arituko dira nor baino nor gehiago finalean. 16:45etik aurrera, zuzenean.
Arabako sei bertsolari finalistak, larunbatera begira
Larunbatean, hilak 28, Europa Gasteizko biltzar jauregiak Arabako Bertsolari Txapelketaren finala hartuko du. Martxoak 3 Elkartearen ordezkariek jarriko diote txapela bertsolari irabazleari, Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre edo Peru Abarrategiri. ORAINen eta ETB1 ONen osorik ikusi ahalko da finala, 16:45etik aurrera, zuzenean.
Peru Abarrategik irabazi du Aramaioko finalaurrekoa eta erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten Arabako Bertsolari Txapelketa
Maddi Agirre, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Martin Abarrategi lehiatuko dira martxoaren 28ko finalean, Gasteizen.
Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Oiongo saioa
Txapelketako lehen saioa irabazita, finalaurrekoetarako pase zuzena eskuratu du gasteizko bertsolariak. Hurrengo saioa otsailaren 15ean izango da Laudioko Kasinoan, 17:30ean.
Arabako Bertsolari Txapelketa, abiatzear
Arabako txapelketaren XVII. edizioko lehen saioa Oionen egingo dute, larunbatean. Aroa Arrizubietak, Felipe Zelaietak, Iñaki Viñasprek, Martin Abarrategik, Sabin Abarrategik eta Unai Andak kantatuko dute.
Euskarak biziraun dezan lan egin duten guztiei eskaini die azken agurra Maddi Ane Txoperenak
Bizkarsoro filmari erreferentzia egin, eta euskararen kontra aritu direnen aurrean altxatu direnak izan ditu gogoan Maddi Ane Txoperenak, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Maddalen Arzallusekin jokatu du azken buruz burukoa, eta, azkenean, Txoperena gailendu da finalean. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost finalistek hartuko dute parte.