Abiatu da bertsozaleen 'zita handiaena'
Olaederra kiroldegian 17:30ean da hitzordua. Saiorako salgai zeuden sarrera guztiak salduta, 16:30ean zabaldu dituzte ateak, eta noski, ez da leihatilarik ireki. Hasiera batean, Behar –Zana pilotalekuan zen egitekoa 2013ko Txapelketa abiarazi duen saioa, baina sarrerak arrapaladan agortu izanak, lekuz aldatzera eraman ditu antolatzaileak.
Indartsu dator, beraz, 2013ko edizioa. Orotara, 43 bertsolarik hartuko dute parte. Finalaurdenetan 36 bertsolarik hartuko dute parte, denak lurraldekako txapelketetan sailkatutakoak. Seina bertsolarik osatutako sei talde egingo dira eta saio bakarrera lehiatuko dira. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera.
Finalerdietara 24 bertsolari helduko dira; 17 aurreko fasetik datozenak eta 2009ko edizioko zazpi finalistak, betiere, izena eman badute, Final handian bertsotan aritzeko aukera, berriz, beti bezala, zortzi bertsolarik izango dute: 2009ko txapelduna, Maialen Lujanbio, zuzenean sailkatuko da. Gainerako zazpiak finalaurrekoetatik puntuazioz sailkatuko dira.
Gaur abiatuko da aurtengo norgehiagoka; hortik abiatuta, Markina, Hendaia, Altsasu, Legazpi, Oion, Gernika, Tolosa, Oiartzun, Murgia, Elizondo, Donostia eta Maule izango dira geltokiak. Finala, berriz, abenduaren 15an, Barakaldoko BECen jokatuko da.
Protagonistak bertsolariak diren arren, eskarmentu handiko lan-talde zabal batek hilabeteak daramatza, txapelketa prestatzen; gai-jartzaileak, epaileak, Bertsozale Elkarteko profesionalak eta borondatez lan egiten duten dozenaka bertsozale. 16 lagun arituko dira epaile lanetan, jada ezarrita dituzte epai-irizpideak oinarri hartuta.Gai-jartzaileak ere, 16 izango dira.
eitb.com-ek eta ETBk, jarraipen zabala
Hitzetik Hortzerak final laurdenen laburpenak eskainiko ditu, igandero, 15:00etan, eta astelehenero, 23:15ean. Finalerdiak osorik emango dira ETB HDn eta eitb.com-en , bereizmen handian. Abenduaren 15eko finala zuzenean izango da ikusgai atari honetan eta ETB1en
Albiste gehiago bertsolaritza
Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren 4an hasi eta azaroaren 29an amaituko da, Nafarroa Arenan
24 bertsolarik kantatuko dute Txapelketako zortzi saioetan, tartean Julen Zelaieta, Julio Soto eta Saioa Alkaiza txapeldunek.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen hasi eta Bilbon, Casillan, bukatuko da
Nerea Ibarzabal Bizkaiko azken bi txapelketen irabazleak parte ez hartzea erabaki du. Finalaurrekoak bi bueltatara jokatuko dira oraingoan: lehenengoan hiru saio izango dira, eta bigarrenean bi.
Mixel Aire bertsolari eta artzaina zendu da
Fernando Aire Etxart "Xalbador"en semea zenak 80 urte zituen. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian hirutan hartu zuen parte, eta hiru aldiz irabazi zuen Nafarroakoa. Aire Ahizpak abeslari hirukoteko kideen aita zen.
Martin: ''Lasaitasun bat bezala daukat, zorte handia delako horrelako egun bat bizitzeko aukera izatea''
Gipuzkoako bertsolari txapeldun gisa lehen orduak igaro ditu jada Alaia Martinek. Oiartzunen hitzordua izan du goizean ETBrekin, eta atzoko sentsazioei buruz zein etorkizunerako planei buruz aritu da.
Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala
Oiartzuarrak Beñat Gaztelumendiren kontra jokatu du azken buruz burukoa. Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo eta Eneritz Artetxe izan dira hurrengoak sailkapenean.
Laguntasunari eskaini dio azken agurra Alaia Martinek: ''Elkarrengandik gertu eta elkarrentzat gertu''
Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Oiartzuarrak Beñat Gaztelumendiren kontra jokatu du azken buruz burukoa. Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo eta Eneritz Artetxe izan dira hurrengoak sailkapenean.
Gipuzkoako zortzi finalistak, gaurko finalerako prest
Gaur izango da Donostian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:00etatik aurrera. ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahalko da.
Dena prest, larunbateko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da larunbatean, abenduaren 14an, Donostia Arenan. Zortzikote finalista bertan izan da gaur, larunbateko saioa aurkezten, eta azaldu dute nola bizi dituzten azken egun hauek.
Argitu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea
Oihana Iguaranek irabazi du Arrasateko finalaurrekoa eta zuzenean sartu da finalean. Aurrez, Beñat Gaztelumendik eta Alaia Martinek ere bazuten lortuta txartela. Puntuazioz, Ane Labaka, Nerea Elustondo, Eneritz Artetxe, Andoni Rekondo eta Aner Peritz 'Euzkitze'ere igaro dira finalera.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
Sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Agin Laburu Rezola, Andoni Rekondo Izagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi", Maider Arregi Markuleta eta Oihana Iguaran Barandiaran.