Aitor Mendiluze ere, zuzenean Bertsolari Txapelketako bigarren itzulira
2.000 lagun elkartu dira larunbat honetan Durangoko Landako gunean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen itzuliko azken finalaurrekoan. Ane Ezenarro Beristain gai-emailearen gidaritzapean sartu dira sei protagonistak: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eñaut Martikorena Lizaso, Julio Soto Ezkurdia eta Saioa Alkaiza Guallar.
Aitor Mendiluze izan da puntu gehien bildu dituen bertsolaria, 726,5 punturekin. Saioa irabazita, bigarren itzulirako zuzeneko txartela lortu du eta Bilbon kantatuko du abenduaren 3an. Gaurko puntuazioak horrela geratu dira: Aitor Mendiluze 726,5; Beñat Gaztelumendi 716,5; Julio Soto 686; Aitor Bizkarra 677,5; Saioa Alkaiza 662; eta Eñaut Martikorena 636,5.
Lehen itzuli osoan bezala, gaur ere hurrengo ariketak egin dituzte bertsolariek: binaka zortziko handian, txikian, puntutan eta seiko motzean; eta ganbarako lana, amaitzeko: "Lehen aldiz egin duzu negar haren aurrean. Lasaitua hartu duzu."
Epaile lanetan zazpikote hau aritu da gaur ere, fase osoan bezala: Ainhoa Arregi Elosua, Bakarne Urreaga Etxeberria, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Eneritz Azkue Basurko, Joseba Beltza Bengoetxea, Joseba Santxo Uriarte eta Maialen Berra Zubieta.
Bigarren itzulia, osatuta
Lehen itzuliko azken saioa izan da gaurkoa eta, hortaz, erabaki da zeintzuk izango diren hurrengo fasean kantatuko duten bertsolariak. Bigarren itzuliko saioak horrela geratu dira:
Azaroaren 19an, Amurrion:
Agin Laburu Rezola
Aitor Bizkarra Ruiz
Alaia Martin Etxebeste
Miren Artetxe Sarasola
Oihana Iguaran Barandiaran
Onintza Enbeita Maguregi
Azaroaren 26an, Baionan:
Beñat Gaztelumendi Arandia
Eñaut Martikorena Lizaso
Julio Soto Ezkurdia
Nerea Ibarzabal Salegi
Sustrai Colina Acordarrementeria
Unai Agirre Goia
Abenduaren 3an, Bilbon:
Aitor Mendiluze Gonzalez
Amets Arzallus Antia
Joanes Illarregi Marzol
Jone Uria Albizuri
Maddalen Arzallus Antia
Saioa Alkaiza Guallar
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Iñaki Viñasprek irabazi du 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Iñaki Viñaspre Simonek eta Unai Anda Delikak lortu dute puntu gehien lortzea 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalean, eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Azkenean, Viñasprek jantzi du txapela. Martxoak 3 elkarteko kideek jantzi diote txapela Viñaspreri.
Arabako Bertsolari Txapelketaren finala gaur arratsaldean jokatuko da eta zuzenean eskainiko du ORAIN albiste zerbitzuak
Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi nor baino nor gehiago arituko dira Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. Martxoak 3 elkarteak jantziko dio txapela irabazleari.
Arabako Bertsolari Txapelketa
Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi arituko dira nor baino nor gehiago finalean. 16:45etik aurrera, zuzenean.
Arabako sei bertsolari finalistak, larunbatera begira
Larunbatean, hilak 28, Europa Gasteizko biltzar jauregiak Arabako Bertsolari Txapelketaren finala hartuko du. Martxoak 3 Elkartearen ordezkariek jarriko diote txapela bertsolari irabazleari, Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre edo Peru Abarrategiri. ORAINen eta ETB1 ONen osorik ikusi ahalko da finala, 16:45etik aurrera, zuzenean.
Peru Abarrategik irabazi du Aramaioko finalaurrekoa eta erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten Arabako Bertsolari Txapelketa
Maddi Agirre, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Martin Abarrategi lehiatuko dira martxoaren 28ko finalean, Gasteizen.
Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Oiongo saioa
Txapelketako lehen saioa irabazita, finalaurrekoetarako pase zuzena eskuratu du gasteizko bertsolariak. Hurrengo saioa otsailaren 15ean izango da Laudioko Kasinoan, 17:30ean.
Arabako Bertsolari Txapelketa, abiatzear
Arabako txapelketaren XVII. edizioko lehen saioa Oionen egingo dute, larunbatean. Aroa Arrizubietak, Felipe Zelaietak, Iñaki Viñasprek, Martin Abarrategik, Sabin Abarrategik eta Unai Andak kantatuko dute.
Euskarak biziraun dezan lan egin duten guztiei eskaini die azken agurra Maddi Ane Txoperenak
Bizkarsoro filmari erreferentzia egin, eta euskararen kontra aritu direnen aurrean altxatu direnak izan ditu gogoan Maddi Ane Txoperenak, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Maddalen Arzallusekin jokatu du azken buruz burukoa, eta, azkenean, Txoperena gailendu da finalean. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost finalistek hartuko dute parte.