Mario Vargas Llosa, 2010eko Nobel saridunaren biografia
Jorge Mario Pedro Vargas Llosa idazle eta&' || 'nbsp;hizkuntzaren akademiko perutarrak Literaturaren 2010eko Nobel Saria eskuratu du. La ciudad y los perros (1963), Conversación en la catedral (1969), Pantaleón y las visitadoras (1973), La tía Julia y el escribidor (1977), La guerra del fin del mundo (1981) eta La fiesta del chivo (2000) lanen egilea kazetari eta kritikari gisa ere aritu izan da, zinemaren eta artearen esparruetan bereziki. El sueño del celta bere hurrengo eleberria azaroan izango da kalean.
Mario Vargas Llosa 1936ko martxoaren 28an jaio zen Arequipan (Peru). Gurasoak dibortziatu ondoren, Cochabambara (Bolivia) joan zen bizitzera, amarekin eta aitonarekin. 1946an familia osoa Peruko Piura hirira bueltatu zen, eta 1947an, Liman zirela, gurasoek beren arteko harremanari ekin zioten berriz.
Hasieran eskola katolikoan ikasi zuen Mario Vargas Llosak, eta, gerora, Leoncio Prado eskola militarrera bidali zuen aitak. La ciudad y los perros (1963) Vargas Llosaren eleberri ezagunari esker egin zen eskola mundu mailan ezagun, eta Perun bertan polemika handia piztu zuen lanak. Eskolako militarrak aurka izan zituen Llosak, eta liburuaren milaka ale jendaurrean erretzera ere heldu ziren.
Piurako San Miguel Eskola Nazionalean ikasketak bukatu ondoren, Zuzenbidea eta Literatura ikasi zituen Liman eta Madrilen. 1955ean Julia Urquidi ezkon-izekoarekin ezkondu zen Vargas Llosa. Idazlea baino hamar urte zaharragoa zen Julia, eta bikotea 1964an banandu zen; 13 urte geroago, La tía Julia y el escribidor (1977) lana idatzi zuen Vargas Llosak, bien arteko harremanaren inguruko lan autobiografiakoa neurri batean. Emazte izandakoak Lo que Varguitas no dijo liburua kaleratuz erantzun zion Nobel saridunari. 1965ean bigarrenez ezkondu zen Mario Vargas Llosa, oraingoan Patricia Llosa lehengusinarekin. Hiru seme-alaba izan zituzten: Álvaro (1966), Gonzalo (1967) eta Morgana (1974).
1965ean bigarrenez ezkondu zen Mario Vargas Llosa, oraingoan Patricia Llosa bere lehengusinarekin. Hiru seme-alaba izan zituzten: Álvaro (1966), Gonzalo (1967) eta Morgana (1974).
1975ean Peruko Hizkuntza Akademiako kide izendatu zuten, eta 1994an, Espainiako nazionalitatea jaso eta urtebetera, eserleku bat lortu zuen Espainiako Errege Akademian. Mario Vargas Llosa izan da Espainiako Akademian eserlekua lortu duen lehen latinoamerikarra.
Ibilbide politikoa
80ko hamarkadan politikan sartu zen Mario Vargas Llosa. FREDEMO koalizio politiko kontserbadorea bultzatu zuen, eta birritan aurkeztu zuen bere burua nazioaren presidentetzarako hautagai. Bi kasuetan ez zuen arrakastarik lortu: 1988an porrot egin zuen atentatu saiakera bat jasan zuen, hegazkin batean, eta 1990ean galtzaile atera zen hauteskundeetan, Alberto Fujimoriren aurka
Sariak
Ibilbide profesionalean, ezin konta ahala sari jaso ditu Vargas Llosak, tartean gaztelaniazko literaturaren sari nagusiak: Letren Asturiasko Printzearen Saria (1986), Cervantes saria (1994) eta Planeta saria (1993). Peruko Eleberriaren Sari Nazionala eta Venezuelako Arte Ederretako Saria ere eskuratu ditu.
Hemen duzu orain arte Mario Vargas Llosak idatzitako eleberrien zerrenda:
- La ciudad y los perros (1963).
- La casa verde (1966).
- Conversación en la catedral (1969).
- Pantaleón y las visitadoras (1973).
- La tía Julia y el escribidor (1978).
- La guerra del fin del mundo (1981).
- Historia de Mayta (1984).
- El hablador (1987).
- El elogio de la madrastra (1990).
- Lituma en los Andes (1993).
- Los cuadernos de don Rigoberto (1997).
- Cuando hablaba dormido (1999).
- La Fiesta del Chivo (2000).
- El paraíso en la otra esquina (2003).
- Travesuras de la niña mala (2006).
- El sueño del celta (2010).
Saiakera atalean, honako lan hauek sortu ditu:
- Gabriel García Márquez: Historia de un deicidio (1971).
- Historia secreta de una novela (1972).
- La novela y el problema de la expresión literaria en Perú (1974).
- La orgía perpetua. Flaubert y Madame Bovary (1975).
- José María Arguedas, entre sapos y halcones (1978).
- El pez en el agua (1993).
1990tik 1994ra Europako eta Latinoamerikako egunkarietan kaleratutako artikuluak eta ''''El Pais'''' egunkarian agertutako testuak:
-Desafíos a la libertad (1994).
- La tentación de lo imposible (2004).
- Rumbo a la libertad (2005).
- El viaje a la ficción. El mundo de Juan Carlos Onetti (2008).
- Sables y utopías (2009).
Antzerki lanak:
- La huida del inca (1952).
- La señorita de Tacna (1981).
- Kathi y el hipopótamo (1983).
- La chunga (1987).
- El loco de los balcones (1992).
- Ojos bonitos, cuadros feos (1996).
Ipuinak:
- El desafío (1957).
- Los jefes (1959).
- Los cachorros (1967).
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.