Steve Jobsen inguruko komiki biografikoa, salgai
Bluewater Productions argitaletxeak jende ezagunaren inguruko komikiak argitaratzen ditu eta Apple etxeko sortzailearen inguruko ale berezi baten kaleratzea iragarri du. Gainera, martxoan Bill Gates Microsofteko sortzailearen inguruko argitalpena helduko dela jakinarazi dute.
2011ko ekainean eman zuten proiektuaren berri eta 3,99 dolarreko salneurriarekin eskuratu daiteke formatu digitalean eta Estatu Batuetako liburu dendetan erosi daiteke, baita Amazonen ere, asteazkenetik aurrera.
"Steve Jobs: Founder of Apple" (Steve Jobs: Appleko sortzailea) komikiak iPhonearen eta iPadaren egilearen ibilbide profesionala eta pertsonalitate "konplexua" du aztergai.
"Mirets ezazu edo bere aurka egin ezazu, baina Jobsen ikuspegiak eta negozioetarako zuen zorroztasunak mundua aldatu zuen", adierazi du CW Cook egileak. Jobsek eta Gatesek gizakiok komunikatzeko ditugun moduetan eragin handia izan zutela gaineratu du komikiaren egileak.
Jobsen biografiaren aurretik, Bluewater Productionsek Mark Zuckerbergen inguruko alea eskaini zuen. "Antzekotasun handiak daude Zuckerberg, Jobs eta Gatesen artean. Bultzada mota berezia behar da gizartea aurrera eramateko", adierazi du Cookek.
32 orrialde ditu "Steve Jobs: Founder of Apple" komikiak eta bertan ez da sagarraren enpresaren heriotza azaltzen. Joan den urrian hil zen Jobs eta proiektua aurretik idatzi zuten, argitaletxeak jakinarazi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.
Profesionalen eguna, Sarako Idazleen Biltzarra bukatzeko
Apirilaren 5ean abiatutako topagune literarioa gaur bukatuko da, profesionalei eskainitako jardunaldi batean. Aurten, Marikita Tambourin Baigorrin sortutako idazle, irakasle, ikertzaile eta militantea eta Anne-Marie Lagarde zuberotar idazle, ikertzaile eta antropologoa omendu dituzte.
Jabier Muguruza musikari eta idazleak bere lehen eleberria argitaratu du: "Café Mokka"
Eleberria “lehen pertsonako kontakizun intimo eta ironikoa eskaintzen du, kafetegi baten egunerokotasunetik abiatuta. Café Mokka kafetegia behatoki soziokultural bilakatzen da, non bezeroen elkarrizketek eta eguneroko egoerek gizartearen kontraesanak, joerak eta aldaketak islatzen dituzten”.
Literatura plazara aterako dute Oiartzunen ostera ere
Martxoaren 9tik 28ra, Literatura Plazara egingo dute Oiartzunen, laugarrenez, eta euskal literaturaren inguruko zortzi hitzordu jarri dituzte antolatzaileek, 1545 argitaletxeak.
Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak
Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.
António Lobo Antunes portugaldar idazlea zendu da
Portugalgo literaturaren izen erraldoiak, inkontzientearen eta memoriaren biltzaile eta idazkariak, 83 urte zituen. Euskaraz, “Gauzen ordena naturala” irakur daiteke.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles sarituko ditu
Gaur, asteartearekin, hasiko da Bilboko literatur jaialdia, eta hilaren 28ra arte iraungo du. Aurten, Gerediaga Elkarteari, Durangoko Azoka antolatzaileari, eta Valerie Miles idazle eta editore estatubatuarrari eskainiko dizkie ohorezko sariak.
Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.
Hitza erdigunean jarriko du Gutun Zuriak berriz, 19. edizioan
Bernardo Atxagak, Alana S. Porterok, Karmele Jaiok, Layla Martinezek, Harkaitz Canok, Mario Obrerok, Miren Agur Meabek eta beste hainbat idazlek parte hartuko dute letren Bilboko nazioarteko jaialdian.
Xabier Montoiak "Bakea, bakea" eleberria aurkeztu du
Inazio Osa 43 urteko donostiarrak hondamendia biziko du ama hiltzean, "baina laster ikasiko du oker dagoela oso, deskalabrurik handienean ere beti baita posible zuloan beherago erortzea, are eta zoritxar handiagoak etortzea".