Kirmen Uribe, Euskadiko Orkestrarekin bat
Kirmen Uribe idazleak Euskadiko Orkestrarekin batera egingo ditu emanaldi batzuk, "Bilbao-New York-Bilbao" eleberriaren pasarteak errezitatuz. Printzipioz bost emanaldi eskainiko dituzte elkarrekin: Donostian bi aldiz, Iruñean, Bilbon, eta Gasteizen izango dira elkarrekin.
Kirmen Uribe estreinako aldiz izango da Euskadiko Orkestraren eszenatokietan. "Bilbao-New York-Bilbao" saritutako bere eleberriaren pasarteak kontatuko ditu, musika eta literatura bat egiteak izaera propioa duen artelana sortuko duelarik, bere osotasunean bi diziplina artistikoen elkartzea gainditu eta haratago doan artelana.
Hauek dira emanaldien datak:
2012-03-05 - astelehena
Donostia (Gipuzkoa), Kursaal Auditorioan, 20:00etan.
2012-03-06 - asteartea
Iruñea (Nafarroa), Baluarte Auditorioan, 20:00etan.
2012-03-07 - asteazkena
Bilbo (Bizkaia), Euskalduna Jauregian, 20:00etan.
2012-03-08 - osteguna
Donostia (Gipuzkoa), Kursaal Auditorioan, 20:00etan.
2012-03-09 - ostirala
Gasteiz (Araba), Principal Antzokian, 20:00etan.