Argitalpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' japonieraz argitaratu dute

Frantzian Gallimard etxearen eskutik argitaratu da eta izandako harrera kritiko onaren ostean, Japonian ere argia ikusiko du. Nami Kaneko itzultzaileak egin du itzulpena, euskaratik zuzenean.
Kirmen Uribe. Argazkia: EITB

Japonieraz argitaratu da Kirmen Uriberen "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria, Frantzian Gallimard etxearen eskutik argitaratu eta izandako harrera kritiko onaren ostean. Hakusui Sha argitaletxeak kaleratu du nobela eta Nami Kaneko itzultzaileak egin du itzulpena, euskaratik zuzenean.

Liburua Tokion aurkeztuko dute azaroaren 6an, Keijiro Suga idazlearekin solasaldi batean. Gainera, Tokioko Unibertsitatean beste hitzaldi bat emango du Ryuta Imafuku irakaslearekin batera.

Horren ostean, Kirmen Uribek errezitaldi poetiko batean hartuko du parte Okinawa irlan, bertan erabiltzen den hizkuntzan hitz egiten duten idazleekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X