Nazioarteko prentsa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gabriel Garcia Marquezen heriotza, mundu osoko hedabideetako lerroburu

Bost kontinenteetako hedabideek jaso dute Literatura Nobel saridunaren heriotzaren albistea. Hona hemen nabarmenenak.
Gabriel Garcia Marquezen heriotzaren albistea, The New York Times-en azalean. IRudia: nytimes.com
Gabriel Garcia Marquezen heriotzaren albistea, The New York Times-en azalean. IRudia: nytimes.com

"Gabriel Garcia Marquel hil da" azken orduko teletipoa zabaldu eta berehala argitaratu dute munduko bazter guztietako hedabideek Literatura Nobel Saria jaso zuen idazlearen heriotzaren albistea, paperezko edizioetan, zein digitaletan.

Bost kontinenteetako hedabideetan ageri da Gabriel Garcia Marquez hil dela, eta idazle kolonbiarraren lanek aztarna sakona utzi dute munduko bazter guztietan.

BBC Ingalaterrako telebista publikoak, esaterako, leku nabarmena eman dio Garcia Marquezen heriotzaren albisteari.

bbc gabriel garcia marquez

 

Egipton ere,  kiosko guztietako egunkarietan ageri da idazlearen heriotzaren berri.

al akhbar egipto garcia marquez

 

Arabiako gizarteak ere izan du heriotzaren berri, eta Qatarreko Al Jazeera telebistak leku nabarmena egin dio albisteari.

gabriel garcia marquez al_jazeera

 

AEBn ere izan du ohiartzuna Garcia Marquezen heriotzak.

gabriel garcia marquez CNN

 

Turkiako Milliyet egunkariak, azalean nabarmendu du 'Gabo'ren albistea.

milliyet garcia marquez turquia

 

The Globe and Mail Quebeceko egunkariak ere jaso du heriotzaren albistea.

the globe and mail garcia marquez quebec

 

García Márquez hil da

Gabriel García Márquez, XX. mendeko idazle garrantzitsuenetariko bat eta 1982an Literaturaren Nobel saria jasotakoa hil da, 87 urte zituela, Mexikon duen etxean. Kolonbiako idazleak kritikaren eta publikoaren onespena lortu zuen "Heriotza iragarritako baten kronika", "El amor en tiempos de cólera" eta "El coronel no tiene quién le escriba" eleberriekin, baina batez ere bere lehen arrakastarekin: "Cien años de soledad".

García Márquez martxoaren 31ean ospitaleratu zuten pneumonia zuela eta. Astebete egin zuen ospitalean birikietako eta gernu-bideetako infekzioa eta deshidratazioa sendatzeko. Medikuek hobera egin zuela adierazi zuten orduan, baina idazlearen osasun egoerari buruzko berriak etengabeak izan dira ordutik, eta minbizi linfatikoa txartu zitzaion zurrumurrua ere zabaldu zen.

Astelehenean familiak onartu zuen idazlea oso makal zegoela, eta larritasunaren barruan egonkor bazegoen ere, konplikazioak egoteko arriskua zegoela.

Ostegun honetan, apirilak 17, hil da Gabriel García Márquez, Mexikoko bere etxean, 87 urte zituela.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X