Euskal Idazleen 32. Biltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sara, euskal idazleen topagune

Euskal Herriko Idazleen 32. Biltzarra abian da Sara herrian. 110 idazlek baino gehiagok hartuko dute parte.
18:00 - 20:00
Idazleen Biltzarraren 32. edizioa ospatu da Saran

Sara herriak (Lapurdi) Euskal Herriko Idazleen 32. Biltzarra hartuko du gaur. 110 idazlek baino gehiagok, 26 kultura elkartek eta 22 argitaletxek hartuko dute parte.

Euskal kulturaren hitzordu honek liburuak erosteko, hitzaldiak entzuteko, erakusketak ikusteko eta, batik bat, egileen artean hitz egiteko aukera emango du.

10:00etan hasi da, eta 19:00etan izango du amaiera.

EGITARAUA

- 10:00-18:00. Idazleek beren liburuak salduko eta izenpetuko dituzte

Aurkezpenak:

- 10:45. Henri Duhau, Bahnar deitu salbaiak, Euskaltzaindia

- 11:00. Txomin Peillen, Mongongo Dassanzaren albaitaritzako idazlana (1692-1892), Euskaltzaindia

- 11:15. Natalia Zaika, Approche textologique et comparative du conte traditionnel basque dans les versions bilingues de 1873 à 1942, Euskaltzaindia

- 11:30. Eneko Bidegain, Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria, Elkar

- 11:45. Association Itsas Begia, Euskal itsas ondareari behakoa, Kilik eta Kilikaren aurkezpena

- 12:00. Tambourin Marikita, Bi saiakera emazteen izenean, Maiatz

- 12:15. Patri Urkizu, 1914-1918 Lekukoak, Maiatz

- 12:30. Dominique Duplantier, Sarako Etxeak, Koegui

- 15:00. Haurren tailerra, Goyeneche Delphine, Galtzerdi Marradunak, ZTK

Erakusketak:

- 10:00-18:00. Margoak eta zizelketa erakusketa - denen etxean (Larrungo Koloreak elkartea)

- 10:00-19:00. Esku lana erakusketa - Lur Berri gelan (Eskuen Lana elkartea)

- Egun guztian. Euskal Herria eta Gerla Haundia (14-18) – SAMB/Ikertzaileak, "Zer gelditzen da Gerla Handiaz?"

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X