Albiste da
Industria Defendatzeko Taldearen bilera |
Asteartea, urriak 4
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Karmele Jaio eta Blanca Riestra, literaturaz eta amatasunaz Bilbon

Bilbon, Bidebarrieta Kulturgunean, bi idazleok amatasuna eta literatura hartuko dute hizpide, 19:30etik aurrera.
karmele-jaio_
karmele-jaio_

"Eztabaidak literaturarekin" Bilboko Udalak antolatzen duen ekimenaren beste saio bat izango da astearte honetan, urriaren 4an. Karmele Jaiok eta Blanca Riestrak literaturari eta amatasunari buruz hitz egingo dute, "esanahirik zabalenean, fisikotik sozialera", antolatzaileek jakinarazi duenez.

Topaketa 19:30ean hasiko da, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da eserleku guztiak bete arte; ezin izango da aretora sartu ekitaldia hasi ondoren. Oraingoan, Alicia San Juan kultura kazetaria izango da moderatzailea.

Karmele Jaiok (Gasteiz, 1970) hiru kontakizun liburu idatzi ditu: "Hamabost zauri" (Elkar, 2004), "Zu bezain ahul" (Elkar, 2007) eta "Ez naiz ni" (Elkar, 2012). Gainera,  bi eleberri ditu: "Amaren eskuak" (Elkar, 2006) eta "Musika airean" (Elkar, 2010). Halaber, poesia liburu bat ere badu: "Orain hilak ditugu" (Elkar, 2015).

Bestalde, Blanca Riestra (Coruña, 1970) Filologia Hispanikoan doktorea da, eta hiru antologia lanetan agertu da: "Páginas Amarillas", "Lo del Amor es un cuento" eta "Ni Ariadnas ni Penélopes".

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X