2018ko urriak 9
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ines Gartziak Planetarium liburua aurkeztu digu gaur Dida Hamarretakoan

Ines Gartzia Dida Hamarretakora etorri da Planetarium liburua aurkeztera. Chris Wormell eta Raman Prinjak idatzia, espaziora eramaten gaitu irakurketa honek.
Ines Gartzia planetarium liburua
Ines Gartzia planetarium liburua

Ines Gartzia Tabakalerako Tobacco Days liburudendako arduraduna da. Planetarium liburua dakar berarekin, Impedimenta argitaletxeak kaleratua.  Animalium, Botanicum eta Dinosaurium lanekin batera osatzen du "Visita nuestro museo" izeneko bilduma. Chris Wormell eta Raman Prinjak unibertsoa esploratzen dute bertan, galaxien nondik norakoekin eta planeten eta izarren inguruko datu interesgarriekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X