Nobel sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suediako Akademiak aurten Literaturako bi Nobel banatuko dituela berretsi du

2018ko saria atzeratu egin zuten, erakunde barruko filtrazio eta abusuen salaketek hautsak harrotu baitzituzten.
Nobel sariak
Literaturako 2018ko saria atzeratu egin zuten, erakunde barruko hainbat eskandalu tarteko

Suediako Akademiak Literaturako bi Nobel sari emango ditu 2019, aurtengoari dagokiona eta 2018an, filtrazio eta abusuen inguruko eskandalua zabaldutakoan, atzeratutakoa, Anders Olsson idazkari iraunkorrak gaur baieztatu duenez.

“Bi Nobel sari egongo dira, espero genuen bezala, iaz gordetako saria ere ebatziko da”, adierazi du Olssonek Nobel Fundazioaren zuzendaritza taldearen bilera baten ondoren.

Akademiak 2018ko saria atzeratuko zuela iragarri zuen maiatzean hainbat kidek erakundea uztea eragin zuen krisiaren ondorioz, azken zazpi hamarkadetan aurrekaririk ez zuen erabakia hartuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X