Susa argitaletxeak eta EHAZEk euskarazko antzerki testuak argitaratuko dituzte
Kanpo aldera kurbatua dagoen ispilua da ganbila, ikuspegi zabala baina irudi deformatua ematen dituena, eta izen hori erabili dute, ikur gisa, Susa argitaletxeak eta EHAZE Euskal Herriko AntzerkiZale Elkarteak Ganbila antzerki bilduma berria izendatzeko.
Zigilu horrek euskaraz idatzitako teatro-testu garaikideen bilduma egonkorra aurkeztuko du, artxibategi bokazioz, eta egunotan harpidetza kanpaina abiatu dute ganbila.eus webgunean. Urtean sei liburu argitaratzeko asmoa dute, hiru udaberrian eta hiru udazkenean, eta 48 euroko prezioa du urteko harpidetzak.
Udazken honetan, lehen hiru tituluak argitaratuko dituzte: Bazterreko ahotsak, Beheko Larraine taldearen bi antzezlanez osatutako liburua (Atte hil aurretik eta Manifestu bat); Simplicissimus Tartean konpainiak estreinatu berri duen antzezlanaren gidoia; eta Francoren bilobari gutuna antzezlanaren testua.
Liburuek, gainera, testu osagarriak izango dituzte, hala nola sortze prozesuari buruzko pasarteak, hitzaurreak, hitzosteak…
Udaberriko aleak izango dira Isiltasuna (Eneritz Artetxe), Mami Lebrun (Kepa Errasti) eta 4.48 psikosia Sarah Kaneren lanaren euskararako itzulpena.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadi Literatura sariak banatu dituzte, Donostian
Irabazleen izenak iragarrita zeuden arren, gaur banatu dituzte, Donostiako San Telmo museoan, Euskadi Literatura sariak. Zazpi aitortza banatu dituzte, horrenbesteko ataletan. Euskarazko Literaturan, Unai Elorriaga saritu dute; gaztelaniazkoan, Garazi Albizua. Karmele Mitxelena, Maite Rosende, Koldo Biguri , Markos Zapiain eta Itxaso del Castillo izan dira beste arloetako sarituak.
Jon Arretxe: "Aldatzeko beharra sumatzen nuen"
Jon Arretxe idazleak Toureren istorioak alboratu, eta Txerriak eta loreak eleberri beltza argitaratu du. Durangoko Azokan izango da salgai.
Karmele Jaio: "Errealitatearen definizio intimo bat egin dut"
Gasteiztar idazleak Harrizko bihotza liburua aurkeztu du, denetariko testuak (hausnarketak, oroitzapenak, aforismoak, poemak...) Atik Zra sailkatuta biltzen dituen lana edo "taupaden alfabeto bat".
Jon Kortazarrek "Gabriel Aresti. Poesia eta gizartea" liburua idatzi du
Irakasle eta ikertzaileak Bilboko poetari eskaini dio bere lan berria (Pamiela, 2025), aurten bertan Lauaxetari buruzko beste liburu bat argitaratu eta gero.
Mikel Santiagok "La chica del lago" eleberria aurkeztu du Bilbon
Istorioa Arabako herri txiki batean girotuta dago. Gai orokorrak landu ditu idazleak, ahalik eta irakurle gehienengana iristeko. Jende asko bildu da liburua aurkezteko ekitaldian, eta, ondorioz, guztiak ezin izan dira aretora sartu.
Idazleak, Gabriel Arestiren ispiluari begira
Ostiralean, azaroak 14, Edorta Jimenezek, Sonia Gonzalezek, Tere Irastorzak, Harkaitz Canok, Iñigo Astizek eta Leire Vargasek galdera honi erantzungo diote, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan: “Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?”.
Bakardadea eta nortasuna hartuko ditu hizpide Literaktum letren jaialdiak
Donostiako literatura jaialdiak Juan Jose Millas, Eider Rodriguez, Javier Cercas, Laura Chivite, Arantxa Urretabizkaia, Juan Manuel de Prada, Julen Apella, Belen Gopuegui, Harkaitz Cano eta Ignacio Martinez de Pison gonbidatu ditu, besteak beste.
Anjel Lertxundi sarituko dute Irun literatura sarietan
Azaroaren 22an, Irun literatura sarien 46. edizioko banaketa ekitaldian, omenduko dute Lertxundi. Sariok Garazi Kamio Anduagak, Karlos Linazasoro Izagirrek, Mario Marínek eta Marina Casadok jasoko dituzte.
Bernardo Atxaga: "Pertsonaiarik gabe ez dago nobelarik"
Bernardo Atxaga idazleak Enarak eleberria (Pamiela argitaletxea) aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko museoan.
Lourdes Oñederra: “Isiltasuna zentsura edo auto-zentsura bada, bakerik gabe bizitzera kondenatzen gaitu”
Donostiar idazleak “Azken batean” liburua argitaratu du, bere hirugarren eleberria. Ama-alaba heldu batzuen bizitzan sakonduz, absentzia, isiltasuna eta indarkeria kartografiatu ditu Oñederrak.