Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sabina de la Cruz irakasle eta literatoa zendu da

Poesia ere idatzi zuen De la Cruzek, Blas de Otero bikotekidearen obra aztertu, editatu eta zabaldu zuen, eta Blas de Otero Fundazioaren presidentea zen.
Blas de Otero Fundazioaren presidentea zen De la Cruz

Sabina de la Cruz Filologia Erromanikoko doktore, irakasle idazle eta literatur kritikaria gaur, azaroak 27, hil da, 91 urte zituela.

Gaztedanik, De la Cruzek kultur aldizkarietan parte hartu eta bere poemak argitaratu zituen. Filologia Erromanikoan doktore, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eskolak eman zituen, eta gero Blas de Otero bilbotar poetaren, bere bikotekidearen, obra editatu zuen.

Halaber, Blas de Otero Fundazioaren presidentea zen.

Albiste gehiago literatura

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Esteban Urkiaga, Lauaxeta. Poesia, artea, ideologia" liburua argitaratu du Jon Kortazarrek

Bizkaitar irakasle eta ikertzaileak bi atal nabarmendu ditu Pamiela etxeak argitaratu duen lanean. Lehenengoan, Lauaxetaren poesia artearekin eta ideologiarekin lotzen du, eta bigarrenean gizarteak Lauaxetaren bizitzaz eta lanaz egin duen harrera aztertu du. Bizkaitar idazlea fusilatu zuten eguneko 88. urtemugan aurkeztu dute lana. (Musika, "Azken oyua" Antton Valverdek musikatuta) 

Bizenta Mogel Durangoko liburutegia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizenta Mogel, "zigor zaurigarriaren beldur" izan ez zen idazlea

Ekainaren 5ean, "Ipuin onak" Bizenta Mogelen liburua irakurriko dute Arriaga antzokian, Klasikoen XVIII. Irakurketa Jarraituan. Euskaraz idatzi zuen lehen emakumetzat hartu izan da Bizenta, Joan Antonio Mogel "Peru Abarka"ren egilearen iloba.

Renowned Kenyan writer Ngũgĩ wa Thiong'o reads excerpts from his recent work in both Gikuyu and English during a presentation in the Coolidge Auditorium, May 9, 2019. Photo by Shawn Miller/Library of Congress.

Note: Privacy and publicity rights for individuals depicted may apply.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ngugi Wa Thiong'o kenyar idazlea zendu da

Thiong'ok kikuyu hizkuntzan idazten zuen eta Nobel sarirako hautagai izan zen sarritan; 87 urteko idazlearen hainbat lan daude euskaratuta, "Gerra garaiko ametsak" lan autobiografikoa, berbarako.

Gehiago kargatu