Euskadi sariak, Pello Lizarralde, Anjel Lertxundi eta Joxan Elosegirentzat
Euskadi Literatura sarietako 2021eko lehenengo hiru irabazleak iragarri ditu gaur Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Donostiako San Telmo Museoan egindako ekitaldian.
Euskarazko Literatura sailean, "Argiantza" Pello Lizarralderen eleberria da irabazlea; Euskarazko Haur eta Gazte Literaturan, "Haltzaren muinoa" Anjel Lertxundiren lana, eta Euskarazko Literatura Itzulpena modalitateko irabazlea Joxan Elosegi izan da, "Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak" Irene Solà kataluniarraren eleberria euskara ekartzeagatik.
Epaimahaiaren iritziz, Pello Lizarralderen "Argiantza" liburuko pertsonaien inguruan eraikitzen duen "atmosfera harrigarriak" erabat harrapatzen du irakurlea. Gainera, "ahots narratiboari dagozkionak trebeki erabiliz, indar liriko handiko deskribapenak baliatuz, maisutasunez eraikitako kontakizuna" eskaintzen du Lizarraldek.
"Galtzen ari den mundu batean galtzen ari den pertsona baten bidaia" da liburu hunkigarria, idazleak berak gaurko ekitaldian esan duenez.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Anjel Lertxundiren "Haltzaren Muinoa" lana "kalitate literario" handiko obra dela uste du epaimahaiak: "Esaldi eta kapitulu laburrez osaturik dago, eta aberatsa da tradizioari eta gazte literaturako klasikoei eginiko erreferentziak direla medio; aberatsa, halaber, kontatzeko modu arin, poetiko eta zainduagatik", dio ebazpenak.
Joxan Elosegiren itzulpenaz epaimahaiko kideek "estiloaren joritasuna" nabarmendu dute, "jatorrizkoaren jario orobat bixi eta magikoa euskarara isurtzen asmatu duelako". Irene Solaren "estiloak eta testuaren tonuak jarritako erronkei erantzuterakoan itzultzaileak erakutsitako irudimena eta sormenerako gaitasuna" azpimarratu dituzte.
Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta 4.000 euro gehiago eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada. Euskarazko Literatura Itzulpenaren irabazleak 18.000 euro jasoko ditu.
Azaroaren 18an banatuko dituzte sariak, Artium museoan, Gasteizen. Literatura Gaztelaniaz, Lan Literarioen Ilustrazioa, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz arloetako irabazleak gaur zortzi iragarriko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Jabier Muguruza musikari eta idazleak bere lehen eleberria argitaratu du: "Café Mokka"
Eleberria “lehen pertsonako kontakizun intimo eta ironikoa eskaintzen du, kafetegi baten egunerokotasunetik abiatuta. Café Mokka kafetegia behatoki soziokultural bilakatzen da, non bezeroen elkarrizketek eta eguneroko egoerek gizartearen kontraesanak, joerak eta aldaketak islatzen dituzten”.
Literatura plazara aterako dute Oiartzunen ostera ere
Martxoaren 9tik 28ra, Literatura Plazara egingo dute Oiartzunen, laugarrenez, eta euskal literaturaren inguruko zortzi hitzordu jarri dituzte antolatzaileek, 1545 argitaletxeak.
Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak
Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.
António Lobo Antunes portugaldar idazlea zendu da
Portugalgo literaturaren izen erraldoiak, inkontzientearen eta memoriaren biltzaile eta idazkariak, 83 urte zituen. Euskaraz, “Gauzen ordena naturala” irakur daiteke.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles sarituko ditu
Gaur, asteartearekin, hasiko da Bilboko literatur jaialdia, eta hilaren 28ra arte iraungo du. Aurten, Gerediaga Elkarteari, Durangoko Azoka antolatzaileari, eta Valerie Miles idazle eta editore estatubatuarrari eskainiko dizkie ohorezko sariak.
Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.
Hitza erdigunean jarriko du Gutun Zuriak berriz, 19. edizioan
Bernardo Atxagak, Alana S. Porterok, Karmele Jaiok, Layla Martinezek, Harkaitz Canok, Mario Obrerok, Miren Agur Meabek eta beste hainbat idazlek parte hartuko dute letren Bilboko nazioarteko jaialdian.
Xabier Montoiak "Bakea, bakea" eleberria aurkeztu du
Inazio Osa 43 urteko donostiarrak hondamendia biziko du ama hiltzean, "baina laster ikasiko du oker dagoela oso, deskalabrurik handienean ere beti baita posible zuloan beherago erortzea, are eta zoritxar handiagoak etortzea".
'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa Euskal Abertzaletasunaren Museora iritsi da, Bilbora
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria izango du ikusgai Sabin Etxean, Bilbon, martxoaren 12ra arte. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du erakusketa, museoarekin lankidetzan, Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal olerkari eta idazlearen jaiotzaren 120. urteurrena gogoratzeko.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles idazlea sarituko ditu
Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren 19. edizioa otsailaren 24tik 28ra egingo dute. Literatura eta argitalpen esparruko hogeita hamar bat sortzailek parte hartuko dute, eta “datozen egunetan” iragarriko dute programazioa.